Mercadonaren Hacendado pizza hoztuak, plastiko birziklatuz egindako bilgarrietan

Mercadona plastiko birziklatua erabiltzen hasi da bere pizza hoztuen bilgarria hobetzeko

2021ko apirilaren 14a
  • Aldaketa horri esker, konpainiak 1.600 tona plastiko birjina gutxiago erabiliko ditu urtean, eta, ondorioz, Ekonomia Zirkularra sustatuko du, eta ingurumen-inpaktua murriztuko.
  • 2025erako, Mercadonak % 25 murriztua izango du plastikoa bere linealetan; ontzi birziklagarriak erabiliko ditu, eta plastikozko hondakin guztiak birziklatuko ditu.
  • Kateak martxan du bere 6.25 Estrategia, plastiko gutxiago erabiltzeko eta plastiko-hondakinak kudeatzeko. Estrategia horretan, 140 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu 2025era bitarte.

“Planeta Zaintzen Jarraitzeari Bai” esaten segitzeko asmo irmoarekin, 6.25 Estrategia garatzen hasi zen Mercadona duela bi urte baino gehiago, plastiko gutxiago erabiltzeko eta plastiko-hondakinak egoki kudeatzeko helburuarekin. Estrategia horrek 6 ekintza jasotzen ditu, zehazki, 2025era bitartean egiteko.

Planaren beste ekintza batzuekin batera, estrategiaren 3. ekintza gauzatzen ari da enpresa, zeinaren bidez % 25 murriztua izango baitu 2025ean ontzietako plastikoa. Helburu hori lortzeko, Mercadona zenbait estrategia erabiltzen ari da, hala nola baliorik eransten ez duen plastikoa desagerraraztea eta beste material batzuekin ordeztea, plastiko gutxiago erabiltzea, ahalik eta gehiena berrerabiltzea eta material birziklatua erabiltzea.

Testuinguru horretan, Mercadonak Hacendadoren pizza hoztu mitikoen bilgarriak aldatu ditu, eta ingurumena gehiago errespetatzen duten beste bilgarri-mota batzuk erabiltzen hasi da. Pizzen bilgarri berriak plastiko birziklatuz eginda daude, Ekonomia Zirkularraren aldeko apustu garbia egin nahi baitu Mercadonak.

Pizzen bilgarri berriak plastiko birziklatuz eginda daude, Ekonomia Zirkularraren aldeko apustu garbia egin nahi baitu Mercadonak.

Hacendado pizza hoztuen bilgarriak eboluzionatuz joan dira azken urteotan, eta, orain, ingurumen-jasangarritasunerako beste urrats bat egin dute. Horrenbestez, Mercadonak 1.600 tona plastiko birjina gutxiago erabiliko ditu urtean, hau da, 64 kamioi betetzeko beste.

Mercadonaren pizzen linealean, produktu-aukera zabala dago gaur egun, osagaiei, zaporeei, tamainei eta formatuei dagokienez. Kalitate handiko 24 erreferentzia eskaintzen ditu, eta “Nagusi”ak (bezeroak) laktosarik eta glutenik gabekoak ere aurkitu ahal izango ditu.

Casa Tarradellas Totaler Hornitzaileak egiten ditu, 1998az geroztik, Mercadonaren Hacendado pizza hoztuak.

 Mercadonako Hacendado pizzak hoztuta, plastikozko ontzi birziklatuetanMercadonaren Hacendado pizza hoztuak.

Konpainiak 140 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu 6.25 Estrategian, Planeta Zaintzen Jarraitzeko konpromisoan beste urrats bat eginez

6.25 Estrategiak hiru helburu ditu 2025erako: plastikoa % 25 murriztea, ontzi guztiak birziklagarriak izatea eta bere instalazioetan sortzen diren plastikozko hondakin guztiak birziklatzea. Estrategia gauzatzeko diseinatu diren 6 ekintzen ondorioz, zenbait aldaketa egin behar dira konpainiaren prozesuetan; esaterako, hornitzaileekin koordinatuta etorkizuneko ontziak birdiseinatzea, dendak eta logistika egokitzea, hondakinak kudeatzea, etab. Konpainiak aurreikusi du datozen lau urteetan guztira 140 milioi euro baino gehiago inbertitzea, estrategia hori osatzen duten ekintza guztiak gauzatzeko.

Urtarrilean, estrategiaren lehen mugarria ezartzea lortu zuen: erabilera bakarreko plastikozko poltsak desagerraraztea denda fisikoetako atal guztietatik, etxeko zerbitzutik eta onlinekotik. Orain, supermerkatu-kateak poltsa konpostagarriak eskaintzen dizkie bezeroei. Poltsa horiek patata-fekulaz eginak daude, eta materia organikoaren edukiontzira bota behar dira, bezeroei hondakinak birziklatzen laguntzeko, poltsetan jarri den piktogramak adierazten duen bezala. Sinbolo hori kutxa-lerroko gainerako poltsetan ere jarri da. Kutxa-lerroan bezeroak aspalditik ditu hiru poltsa-mota berrerabilgarri eta jasangarri aukeran. 6.25 Estrategiaren lehen ekintza hori betetzeak urtean 3.200 tona plastiko murriztea dakar.

Estrategiaren bigarren ekintza ere lortu du Mercadonak; izan ere, erabilera bakarreko plastikozko gai botatzekoak desagerrarazi ditu kate osotik, eta sukalde-tresna berriak ekarri ditu, ingurumena errespetatzen duten materialez eginak, hala nola kartoiz, zurez, azukre-kanaberaz eta plastiko berrerabilgarriz; tresna berri horiek, gainera, ontzi-garbigailuan garbitu daitezke, eta berriro erabili. Bigarren ekintza hori burututa, urtean 3.000 tona plastiko erabiltzeari utzi dio Mercadonak, hau da, 120 kamioi betetzeko beste.

Supermerkatu-katea 2019an hasi zen 6.25 Estrategian lanean. Horretarako, enpresaren langile guztiak inplikatu zituen Planeta Zaintzen Jarraitzeko erronkan, eta jasangarriago bihurtu zituen muntaketa-kateko zenbait prozesu. Horretarako, enpresaren lantalde batek koordinatzen ditu estrategiaren jarduera-eremu guztiak. Lantalde horrek konpainiaren prozesu askotako langileak biltzen ditu; adibidez, Dendetako langileak, Preskripziokoak, Informatikakoak, Erosketakoak, Logistikakoak, Finantzetakoak, Kanpo Harremanetakoak eta Obretakoak. Texto 2 Imagen Tienda 6.25

Mercadonak 6.25 Denda eredura egokituko ditu 2021ean Espainian eta Portugalen dituen zentro guztiak

Espainiako eta Portugalgo 500 denda egokitu ditu dagoeneko eredu horretara, eta, 2021ean, kate osoko dendetara zabaltzea da asmoa. Halako zentroak 6.25 Estrategia ezartzen hasiak dira, eta enpresa garatzen ari den ekintza guztiei buruz bezeroek eta langileek zer iritzi duten entzun nahi dute. Hilabete horietan, 5.000 iritzi eta iradokizun baino gehiago jaso dira, nola bezeroenak, hala langileenak, eta, horiei esker, Mercadonak plastikoa murrizteko eta ekonomia zirkularra sustatzeko zehaztu dituen ekintzak hobeto ezarri ahal izan ditu.

Mercadonak bere webgune korporatiboko ‘Zaindu dezagun planeta’ atalean emango du 6.25 Estrategiari buruzko informazioa, eta "Nagusi"ak han aurkituko du birziklatzeari, jasangarritasunari eta Mercadonaren ingurumen-konpromisoari buruzko informazioa.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Erantzukizun Sozialeko Plan bat erabiltzen du eguneroko jardunean, eta, horrela, konpainiaren alderdi soziala eta etikoa jorratzen ditu hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Zeregin horren parte gisa, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 290 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta beste zenbait erakunde soziali ere laguntzen die, egunero elikagaiak emanez edo elikagaiak biltzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz. 2020an, 17.000 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 15.800 Espainian, eta 1.200 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira konpainiak erabaki zuenetik lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak indartzea. Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetza estuan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Mercadonak Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

“Nagusi”aren mugikortasuna jasangarria izan dadin, enpresak dagoeneko 1.350 aparkaleku-plaza ditu ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuz hornituak, 500 denda baino gehiagoren aparkalekuetan. Mercadona 2017an hasi zen ibilgailu elektrikoentzako kargatze-puntuak ezartzen, Denda Eraginkorraren Eredu Berria ezarri zuenean, eta 2021ean kopuru hori handitzen jarraitzea aurreikusten du.

Bestalde, Mercadona Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Logo EAktibatu