Mercadona Madrina Fundazioari pixoihalen dohaintza egiten (Madril)

Mercadonak 15.000 pixoihal baino gehiago eman dizkio dohaintzan Madrina Fundazioari

2021ko apirilaren 13a
  • Konpainiak sendotu egin du Madrina Fundazioarekiko zuen lankidetza premiazko produktuak emanez, hala nola pixoihalak.
  • Mercadonak 14.500 erosketa-orgaren pareko dohaintza egin zuen eskualdean; aurreko urtekoa baino % 115 handiagoa.
  • Mercadonak lankidetzan dihardu Madrilgo Erkidegoko 21 jantoki sozialekin, Elikagai Bankuarekin eta eskualdeko beste erakunde sozial batzuekin, hala nola Cáritasekin eta Gurutze Gorriarekin.
  • 2020an, konpainiak 870 tona premiazko elikagai banatu zituen Madrilgo Erkidegoan bakarrik.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Ildo horretan, konpainiak 870 tona premiazko produktu baino gehiago banatu ditu 2020an eskualdeko hainbat erakunde sozialen artean, eta Madrina Fundazioari 15.000 pixoihal baino gehiago eman dizkio behartsuenen beharrei erantzuteko bizi dugun egoera bereziki zail honetan. 

José Antonio Rueda Mercadonaren Madrilgo Kanpo Harremanetarako Zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun du Madrilgo Erkidegoko elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin —2020an, 870 tona elikagai banatu zituen han—. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun konplexutasun handiko egoera berezi honetan premiarik handiena duten eskaerei erantzuteko.

Bestalde, Conrado Giménez Madrina Fundazioko lehendakariak zera adierazi du: “Madrina Fundazioan, hilean 400 familia izaten genituen lehen Haurraren Bankuaren ilaran, eta 2.000 lagun baino gehiago ditugu orain; horrez gainera, 2.500 menu bero baino gehiago banatu ditugu, arreta berezia eskainiz gizartetik baztertuta geratzeko arriskua duten 500dik gora haurduni. Beste hamaika ekintza ere garatu ditugu garai zail honetan. Baina ezinezkoa izango litzateke horrelako zerbait egitea Mercadonaren laguntza izan ez bagenu eta zenbait enpresa eta partikularren dohaintza pribatuak jaso ez bagenitu. Madrina Fundazioak eskerrik beroenak eman nahi dizkio Mercadonari, eta gainerako enpresa eta partikularrak gonbidatu nahi ditugu guri laguntzera (#laguntzenlagundu). Egoera ez da amaitu; hasi besterik ez da egin, modu gogor eta lazgarrian. Milaka lagun utzi ditu lanik gabe edo ERTE amaigabeetan kateatuta edo laguntza sozial bat ere gabe. Eskerrik asko Mercadonari laguntzagatik (##laguntzenlagundu).

2020an Mercadonak 14.500 erosketa-orgaren pareko dohaintza egin zuen, aurreko urtean baino % 115 gehiago, 17 jantoki sozialekin baino gehiagorekin lankidetzan jardunez eta konpainiak presentzia duen eskualdeko elikagai-bankuei, Gurutze Gorriari eta Cáritasi lagunduz.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Mercadona Madrina Fundazioari pixoihalen dohaintza egiten (Madril)Mercadona Madrina Fundazioari pixoihalen dohaintza egiten (Madril).

Logo EAktibatu