Mercadona, enpresa arduratsuena orotariko banaketen sektorean

Mercadona 13 urtez jarraian Merco Responsabilidad ESG rankingeko lehenengo hiru postuetan

2024ko urtarrilaren 23a
  • Konpainia da enpresa arduratsuena orotariko banaketen sektorean.
  • 53.500 pertsonak baino gehiagok ebaluatu dituzte rankingeko 100 enpresak, ingurumen-, etika- eta gobernantza-aldagaien eta aldagai sozialen arabera.

Merco Responsabilidad ESG rankingaren 13. edizioan, Espainiako orotariko banaketen sektoreko enpresa arduratsuena  izan da berriro Mercadona, eta lehenengo hiru postuen artean jarraitzen du zerrenda orokorrean.

Aurten, Ospe Korporatiboaren Espainiako Monitoreak (MERCO), zeinak hiru funtsezko alderdi hartzen baititu kontuan (ingurumena, gizartea eta gobernantza/etika), 53.500 pertsonaren lankidetza izan du; haien artean izan dira, besteak beste, Espainian diharduten konpainia batzuetako zuzendariak, enpresen erantzukizun sozial korporatiboko eta beste alor batzuetako adituak, kazetariak, GKEak, gobernu-kideak eta finantza-analistak.

Aurten ere, Mercadonak eskertu egin du rankingean sartzea, eta oso harro dago emaitzez; izan ere, erakusten dute enpresak eta langile guztiek ahalegin berezia egin dutela 2023an ere kalitate bikaina lortzeko beren jarduerak eragiten dien prozesu eta esparru guztietan.

Ingurumenarekiko eta gizartearekiko erantzukizuna izaten jarraitu nahi du Mercadonak. Horretarako, ekintza zehatzak bultzatzen segitzen du; besteak beste: elikagaiak ematen dizkie erakunde sozialei, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat garatzen du, ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak ditu eta garraio jasangarriaren alde egiten du.

Ospe Korporatiboaren Enpresa Monitorea (MERCO)

Ospe korporatiboaren monitore nagusietako bat da MERCO; 1999az geroztik erabiltzen da, eta gaur egun 15 herrialdetan baino gehiagotan dago. Enpresen ospea ebaluatzen du; ez du jasotzen dirulaguntza edo babesletzarik, ez publikorik, ez pribaturik, eta txostenen komertzializazioa du finantziazio-iturri bakarra.