Mercadonak 600 milioi euro partekatuko ditu sarietan konpainia osatzen duten 100.000 pertsona baino gehiagorekin

Mercadonak 600 milioi euro partekatuko ditu bere langileekin sarietan, 2023an baino % 50 gehiago

2024ko urtarrilaren 31
  • Konpainia osatzen duten 100.000 pertsona eta gehiagok produkzio-efizientzia eta kudeaketa hobetzearekin duten konpromisoari esker, gero eta bezero gehiagok aukeratu dute Mercadonan erostea, eta merkatu-kuota etengabe handitu da.
  • Ekimen aitzindari hau 2001ean jarri zen abian, konpainiako akziodunek bultzatuta, eta, harrezkeroztik, 5.580 milioi euro baino gehiago banatu dira.
  • Etekinak partekatzeko estrategiaren barruan, Zuzendaritza Batzordeak erabaki du sari-erdi bat gehiago banatzea, urtero ematen den helburuengatiko sariaz gain.

Etekinak partekatzeko estrategiaren barruan, Zuzendaritza Batzordeak erabaki du sari-erdi bat gehiago banatzea konpainia osatzen duten 100.000 pertsona baino gehiagoren artean, urtero ematen den helburuengatiko sariaz gain. Horrela, konpainiak 600 milioi euro banatuko ditu bere langileen artean, 2023an baino % 50 gehiago; urte hartan, 405 milioi euro banatu ziren guztira.

Mercadonako akziodunek 2001ean ekimen hori abian jarri zutenetik, konpainiak 5.580 milioi euro baino gehiago partekatu ditu langileekin. Zenbateko horrek hazkunde partekatuarekin eta elkarren onurarekin duen konpromisoa islatzen du.

Martxoan, urtearen hasieran hitzartutako helburuak lortuz gero, langileek aparteko hileko soldata bat kobratuko dute nominan lehen urtetik aurrera. Zenbateko hori bi hileko soldata izango da bost urteko antzinatasuna gainditzen denean, eta, salbuespen gisa, aurten, aparteko sari bat ere jasoko dute, hileko soldataren erdiaren parekoa.

Neurri horrek agerian uzten du gehienbat Mercadonako langileei zor zaiela konpainiaren arrakasta; aurten ere, langileak izan dira aktiborik garrantzitsuena “Nagusi”en iritziz (konpainiak horrela deitzen die barnean bezeroei). Produkzio-efizientzia eta kudeaketa etengabe hobetzearekin duten konpromisoak eragin du merkatuko kalitate handiena duen eta merkena den Orga Menua izatea, eta, ondorioz, gero eta pertsona gehiagok aukeratzea. Hala, gero eta bezero nabarmen gehiagok erosten du Mercadonan, eta haren hazkundea eta merkatu-kuota etengabe handitzea sendotu dira.

Mercadonako iturriek honengatik nabarmendu dute erabakia: “Mercadona osatzen dugun 100.000 pertsona eta gehiagok gure “Nagusi”en esperientzia egunero hobetzeko hartu dugun konpromiso aparta, gure produktuen kalitatea, eta ohiko lana errazte aldera gure prozesuak efizienteago egiten dituzten hobekuntza teknologikoak eta berritzaileak etengabe ezartzea. Horregatik guztiagatik lortu dugu, sari gisa, hileko soldataren erdia gehiago merezi izatea, zeina dagokigun sariari gehituko baitzaio (hileko soldata bat edo bi, enpresan dugun antzinatasunaren arabera)”.

Aitzindaria kontziliazioan, eta aurrera egiten

Mercadonako Giza Baliabideen politikaren ezaugarria langileen lana, bizitza pertsonala eta familia uztartzea da. Espainian, 2020an, konpainia aitzindaria izan zen sektorean dendetako lanaldi hau ezartzen: bost lanegun eta bi egun libre (5+2), eta urtean gutxienez 8 asteburu atseden. Azken neurri hori pixkanaka hedatzen ari da 2024an, eta 2025ean ezartzen amaituko da erlauntzetako langileentzat (online saltzeko biltegi esklusiboak) eta bloke logistikoetako langileentzat.

Ribarrojako (Valentzia) bloke logistikoko langileak; 2023ko uztaileko suteak ahalik eta eragin txikiena izatea lortu zutenRibarrojako (Valentzia) bloke logistikoa osatzen duten pertsona guztien konpromisoari esker, lortu zen 2023ko uztailaren 5ean lehorren biltegian izandako suteak ahalik eta eragin txikiena izatea “Nagusi”ari zerbitzatzeko unean.