Castellóko jantoki sozialei Mercadonaren premiazko produktuak ematen

Mercadonak aurrera jarraitzen du bere gizarte-ekintzan, eta jantoki sozialekin lankidetzan ari da Castellóko supermerkatu guztietatik

2023ko abenduaren 19a
  • Mercadonaren Castelló probintziako 33 supermerkatuak jantoki sozialekin lankidetzan aritzen dira, egunero elikagaiak emanez.
  • Horrez gain, gaur bi furgoneta eman dizkio Castellóko Elikagai Bankuari, zeinekin elikagai freskoak eta premiazko produktuak garraiatu ahal izango baititu, bere lan handiarekin jarraitzeko.
  • Azaroa bitartean, Castellón 372 tona premiazko produktu eman dizkie probintzian laguntzen dien ongintzako erakundeei.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak beste urrats bat egin du Castellóko gizarte-ekintzan, eta 2023aren amaieran hainbat jantoki soziali laguntzen ari da probintziako supermerkatu guztietatik.

Jantoki sozial horiei, enpresak udalerri horietan dituen dendetatik, premiazko produktuak ematen zaizkie. Dendako langileek prestatzen dituzte egunero behar diren elikagaiak, hala nola ogia, lekaleak, haragia, esnekiak, fruta eta barazkiak (besteak beste), eta zuzenean ematen dizkiete dendetara joaten diren elkarte horietako boluntarioei.

Gaur, bestalde, enpresak bi furgoneta eman dizkio Castellóko Elikagai Bankuari. Bi ibilgailu horiek erraztu egingo dute premiazko produktuak eta elikagaiak biltzea eta entregatzea, eta Castellóko Elikagai Bankuak egiten duen lan handia egiten jarraitu dezan lagunduko dute, egunero produktu lehorrak nahiz galkorrak eramanez.

Maria José Sisamónek, Castellóko eta Valentziako Iparraldeko Kanpo Harremanetarako zuzendariak, gertaera nabarmen hauek baloratu ditu: “enpresak gizartearekin hartatik jasotzen duenaren zati bat partekatzeko duen konpromisoa erakustea, elkarlanean arituz eta pertsonen garapen eta ongizatean oinarritutako ekimen zehatzak abian jarriz; esaterako, behartsuenei zuzendutako dohaintza horiek”. 

Bestalde, Santiago Mirallesek, Castellóko Elikagai Bankuko presidenteak, hau adierazi du: “Mercadonari eskerrak eman nahi dizkiogu familia askorentzat une zailak diren honetan emandako laguntzagatik eta elkartasunagatik. Urtean zehar emandako produktuei esker, elikagai freskoak eskain diezazkiekegu egunero 90 erakunderi baino gehiagori eta gure probintzia osoko 20.000 onuradun ingururi. Orain, gainera, bi furgoneta emanda, Bankura elikagaiak jasotzera etortzeko zailtasunak dituzten erakundeetara iristeko aukera izango dugu. Elkarlan horiei esker eta Elikagai Bankuak egunez egun egiten duen ahalegin eta lanari esker, badugu itxaropena familia behartsuak gero eta gutxiago izango direla”.

Mercadonaren dohaintzak 2023an

Aurten, azarora bitartean, konpainiak 372 tona elikagai eta premiazko produktu banatu ditu Castelló probintziako jantoki sozialen, elikagai-bankuen eta beste gizarte-erakunde batzuen artean. Dohaintza hori 6.214 erosketa-gurdiren baliokidea da.

Espainian eta Portugalen, Mercadonak 650 jantoki soziali baino gehiagori, 65 elikagai-bankuri baino gehiagori eta beste zenbait erakunde soziali ere laguntzen die egunero dohaintzak eginez, gehien behar duten pertsonei laguntzeko.

Mercadonako eta Castellóko Elikagai Bankuko arduradunak, dohaintza egiteanMª José Sisamón Mercadonakoa eta Santiago Miralles Castellóko Elikagai Bankukoa elikagai-entregan.

Castellóko jantoki sozialei Mercadonaren premiazko produktuak ematenMercadonako eta Castellóko Elikagai Bankuko arduradunak, ohiko dohaintza egitean.