Jakin nahi duzu zer aurpegi-errutina den egokiena zure azalerako? Zer aurpegi-tratamendu behar duzu?
Probatu gure bideo interaktiboa, % 100 erabilgarria zure azala zaintzeko. Zuretzako aurpegi-errutina perfektuaren bila zabiltzala edo edozein arazo duzula eta produktu espezifiko bat behar duzula ere, iradokizun indibidualizatuak egingo dizkizugu.
Zer azal-mota duzun adierazi, eta aurpegi-edertasuneko bideo interaktiboak tratamendu eraginkorrenak proposatuko dizkizu, kontuan hartuta zure azala koipetsua, lehorra, normala edo sentikorra den. Galderak egingo dizkizu, halaber, kezkatzen zaituen zerbait baden jakiteko: aknea, azal deshidratatua, itzalia, orbanak, gorriuneak, etab. Hala, zure aurpegiko azala eder eta egoera onean izateko gomendio erabilgarriak emango dizkizu.
Gure bideo interaktiboak urratsez urrats gidatuko zaitu, zure aurpegiko azala zaintzeko errutina eta produktu egokienak ezagut ditzazun. Oso erraza da; probatu nahi duzu?
Bidaia bat gure aurpegi-tratamendurako produktuen familietan zehar
Facial Clean: tonikoa, gela, moussea, azala garbitzeko esnea, azala garbitzeko olio apartsua, esfoliatzailea, ur mizelarra... ezinbestekoak dira zure azala egunero garbitzeko, hidratatzeko eta freskatzeko.
Regen Skin: gama hidratatzaile eta birsortzailea, zure aurpegiari sendotasuna eta argitasuna emango diona. Seruma, eguneko eta gaueko aurpegi-kremak, ezpain-inguruko krema...
Prevent Skin: soluziorik onena zimurrak prebenitzeko eta ingurune-estresari eta zahartzeak aurpegiko azalean eragiten dituen zantzuei aurre egiteko. Seruma, aurpegi-krema eta begi-inguruko krema.
Hidrata: zure aurpegiko azala zaindu, babestu eta hidratatzen duten seruma, aurpegi-krema, gela eta anpoilak, azido hialuronikodunak.
Sisbela: azalaren zahartzea prebenitzeko lerroa, krema suspertzailea, serum sendotzailea, begi-inguruko zimurren aurkako krema, anpoilak… dituena.
Oil free: oliorik gabeko lerroa, azal koipetsu eta aknerako joera duten azaletarako bereziki formulatua. Krema hidratatzailea, toniko astringentea, moussea eta gel lehortzailea ditu.
Sentikorra: azal sentikorretarako Sensitive aurpegi-lerroa, K bitaminadun krema hidratatzaile eta indartzailearekin, azala garbitzeko gelarekin eta gorritzeen aurkako kremarekin.
Orbanen aurkakoa: azaleko orbanetarako aurpegi-tratamendu espezifikoa. Serum despigmentatzailea, krema babeslea eta krema argitzailea.
Antiox: zahartzearen zantzuei aurre egiteko produktuen gama. Likopenozko aurpegi-olioa, C bitaminadun anpoila indartzaileak, krema hidratatzailea eta begi-ingururako eta betazaletarako krema.
Equilibrio: Azal koipetsu eta/edo mistoetarako tratamendua. Azaleko inperfekzioak kentzen laguntzen du eta zimurrak murrizten ditu.
Green Caviar: Azala birsortzen eta leuntzen laguntzen du. Azal normaletarako eta lehorretarako.
Men: Krema indargarria, zimurren aurkako aurpegi-krema, begi-inguruko krema… Azal-mota guztietarako lerroa.
Beste gomendio batzuk
Ezagutzen dituzu eguzkia arriskurik gabe hartzeko ditugun kremak eta eguzki-babesak?
Esan agur gorputzeko ileari, depilazio-produktu onenekin.
Jarraitu aurpegiko azala perfektu edukitzeko bideotutorialari.