Udazken honetan, zaindu zure aurpegia eta makillatu gure ezinbesteko sortekin. Produktu hauek dituzu aukeran:
- 12 Beauty Face Essentials My Moment: aurpegia zaintzeko 12 edertasun-produktu ikonikoren aukeraketa bat, eta
- The 12 Makeup Essentials: makillatzeko ezinbestekoak diren 12 produktuk osatutako kita.
Bi sortak oso praktikoak dira, eta itxurarik onena izateko behar duzun guztia biltzen dute. Edizio mugatukoak dira; ez ezazu galdu aukera hau!
12 Beauty Face Essentials My Moment sorta
- 12 edertasun-produktu aurpegia zaintzeko.
- Azal-mota guztietarako egokiak.
- Kutxa apaindu esklusibo batean datoz, eraikin dotore baten aurrealdea islatzen duena.
- Kutxaren leihotxoak banan-banan irekita, 12 nobedadeak aurkituko dituzu.
Zer 12 produktuk osatzen dute sorta hau?
- Best Lashes: betileak indartzekoa.
Nola erabili: eman goiko betazalean, eyeliner bat izango balitz bezala, begia ukitu gabe. - Gua Sha: aurpegian masajea ematekoa. Azal sendo, distiratsu eta erlaxatua.
Nola erabili: azala hidratatua duzula, pasatu Gua Sha lepotik (A), aurpegi-obalotik (B), masailetatik (C) eta kopetatik (D).
- Rescue Face: esfoliatzailea, aurpegirako berriztatzailea. Azal garbi eta berriztatua.
- Perfection Lotion (Orekatzailea): zelula-berriztatzailea; inperfekzioak kendu, eta pH-a orekatzen du.
- My Darling Essence: zelula-antioxidatzailea da, eta azala babesten du.
- First Cream: leheneratzailea, nutritiboa. Azal hidratatu eta malgua.
- Primer Seruma: adinaren aurkakoa, botoxaren antzeko eragina duena. Azal leuna, zimurrak betetzen ditu.
- Bright Eyes: begi-ingurukoa, begi-zuloen aurkakoa.
- Ultimate Seruma: zelula-oxigenatzaile energetikoa; azal oxigenatu eta suspertua.
- Night Repair: azal-berriztatzailea. Tonu uniforme eta argitsua azalean.
- Lift Booster: berehalako tenkatzailea eta sendotzailea. Azal sendo eta leuna.
- Ultra-Glow Mist: superhidratatzailea, argitzailea. Aurpegia argiztatzen duen pigmentua du.
The 12 Makeup Essentials sorta
Sortu zure makillaje-kita, produkturik ezinbesteko eta oinarrizkoenekin. Produktu-aukera zabal honekin, askotariko look bereziak lor ditzakezu.
Zer 12 produktu aurkituko dituzu sorta honetan?
- Lip Cream: ezpainetako likidoa, kolore eta distira iraunkorra emateko formulatua. Oinarrizko elementua bihurtuko da zure nezeserrean. Aplikatzailea ezpainen formara egokitzeko diseinatuta dago, eta kolore oso pigmentatua aplikatzeko aukera ematen du, zeinak arrakalei, orbanei eta dekolorazioari aurre egiten baitie.
- Lip Gloss: eraman zure ezpainak beste maila batera, akabera leuneko ezpainetako distira hidratatzaile honekin.
- Lip Scrub: ezpainetako esfoliatzailea, marrubi-aromakoa. Esfoliazio egokiak beste produktu batzuek utzitako hondarrak kentzen laguntzen du. Hala, ezpainek berezko kolorea berreskuratzen dute, eta leundu egiten dira.
- Lipstick: ezpainetako barra, akabera leuna emateko eta ezpainak kolorez blaitzeko.
- Bronzer: beltzarantzailea, aurpegian kolore beltzaran naturala eta inperfekziorik gabeko azala izateko.
- Blush and Highlighter: eman sakontasuna eta dimentsioa zure makillajeari, kolorete eta argitzaile honekin.
- Lip Liner: testura krematsuko ezpainetako arkatza. Ezpainaren gainean erraz irristatzen denez, ez da ahaleginik egin behar emateko. Behin emanda, akabera koloretsua lortzen da, eta, gainera, erraz lausotu daiteke.
- Eyeliner: biziagotu zure begirada begietako delineatzaile beltz honekin. Formula arin, leun eta krematsua duenez, erraz eman daiteke, eta pigmentazio bikaina eta iraupen luzea du.
- Eyeshadow Palette + Pintzela: pintzeldun paleta honek beti aldean eramateko tamaina ezin hobea du. Egunerako zenbanahi look edo gauerako ke-efektu metalizatu liluragarriak sortzeko erabil daiteke.
- Liquid Concealer: eraman zurekin nahi duzun lekura. Zuzentzaile likido hau ezin hobea da ukituak egiteko; izan ere, estaltzeko ahalmen handia eta akabera naturala eskaintzen dituen formula du.
- Sponge: makillatzeko belaki hau kremak, hauts trinkoak, hauts askeak edo likidoak emateko erabil daiteke. Ezin hobea da inperfekziorik gabeko oinarri leuna lortzeko.
Beste gomendio batzuk
Ile kizkurra baduzu, zaindu hidratazio- eta nutrizio-beharrak Curly Metodo berriarekin eta Curl Perfect Lerroko gure produktuekin.
Badakizu pedikura egiten? Jarraitu hemen gure gidari: Pedikura perfektua 5 urratsetan.
Ezagut itzazu depilatzeko soluziorik onenak, ilea ateratzeko, arrasean mozteko edo dekoloratzeko.