Deliplusen Hidrata lerroa azido hialuronikoaren kontzentrazio altuarekin formulatuta dago.

Deliplusen Hidrata lerroa

2023ko abuztuaren 23a

Hidratatzeko zaintza-lerroa, azido hialuronikoaren kontzentrazio altuarekin formulatua. Lerroaren funtzio nagusia da azala hidratatu eta leuntzea eta haren itxura nabarmen hobetzea. Produktu hauek osatzen dute Deliplusen Hidrata lerroa: Aurpegi-serum azido hialuronikoduna, Aurpegi-gel azido hialuronikoduna, Testura aberatseko 24 h-ko aurpegi-krema eta Aurpegi-anpoila kontzentratu azido hialuronikodunak.

Aurpegi-serum azido hialuroniko eta zeramidaduna

Sérum facial Ácido Hialurónico y Ceramidas Deliplus

Zer da?

Zahartzearen aurkako serum hidratatzailea, azalaren testura hobetzen eta leuntzen duena.

Norentzat da?

  • Azal-mota guztietarako egokia.

Onurak

  • Hidratazio sakona ematen du.
  • Kolageno-sintesia estimulatzen duenez, zimurrak eta keinu-markak murrizten ditu, eta zahartzearen zantzuak prebenitzen ditu.

Zer du?

  • Pisu molekular desberdineko azido hialuronikoen konbinazioa.
  • Zeramida, gantz-azido eta erretinoide kontzentratua, azalaren hidratazio sakona lortzen eta itxura hobetzen laguntzeko.
  • Azido hialuronikoa. Gainazala betetzen du, eta azala leun, tente eta hidratatua uzten du. Zahartzearen kontra jarduten du, eta azala malgu eta elastikoago uzten du.
  • Zeramida-kontzentratua. Tenperatura-aldaketa bortitzetatik eta kanpo-eragileetatik babesten du azala. Lehortasuna prebenitzen eta narritadura arintzen du.
  • Gantz-azidoak. Sakon hidratatzen laguntzen dute, eta azal lehor, ezkatatu, tenkatu eta ekzemaduna, eta are akneduna ere, konpontzen laguntzen dute. Gainera, zahartze goiztiarra saihesten dute.

Nola eman?

Eman aurpegian egunez eta gauez, ohiko kremaren aurretik. Azalak garbi egon behar du.

Aurpegi-gel azido hialuronikoduna

Gel facial con Ácido Hialurónico Deliplus

Zer da?

Gel estrahidratatzailearen efektuko krema, azala hidratatuta eta malgua izateko. Gainera, ura galtzea saihesten duenez, azalaren berezko elastikotasuna eta argitasuna hobetzen ditu.

Norentzat da?

  • Larruazal normal eta koipetsuetarako egokia. Ez da gomendatzen azal lehorretarako.

Onurak

  • Hidratazio sakona ematen du.
  • Elastikotasuna hobetzen du.
  • Kolageno-sintesia estimulatzen du.
  • Azala ingurumen-faktoreetatik babesten du.

Zer du?

  • Pisu molekular handiko azido hialuronikoa. Gainazala betetzen du, eta azala leun, tente eta hidratatua uzten du.
  • Xilitola. Eragin hezegarri eta hidratatzailea dauka, eta azaleko mikroorganismoen oreka mantentzen du azalean.
  • Glizerina. Hezetasunari eusten laguntzen dio, eta azalaren hidratazioa areagotzen du. Gainera, eragin lasaigarria dauka.

Nola eman?

Eman egunez eta gauez, aurpegi garbian.

Testura aberatseko 24 h-ko aurpegi-krema

Crema facial Textura Rica 24h Deliplus

Zer da?

Testura aberatseko aurpegi-krema bat, 24 ordu arte irauten duen hidratazio iraunkorra ematen duena berehala. Azalaren itxura nabarmen hobetzen du, eta sendotasuna eta elastikotasuna ematen dizkio.

Norentzat da?·

  • Azal-mota guztietarako egokia.

Onurak

  • Hidratazio sakona ematen du.
  • Azalaren itxura hobetzen du: sendo eta elastikoago ikusten da.

Zer du?

  • Sodio hialuronato berezi bat, pisu molekular desberdinez osatua, azalaren berezko osaeraren antzera.
  • Imperata cylidrica sustraiaren estraktua. Eragin luzeko agente hidratatzaile bat da.
  • Jatorri ekologikoko Aloe vera, eragin hidratatzailea indartzeko.
  • Belaunaldi berriko azido hialuronikoa. Kontzentrazio altukoa eta erretikulatua. Zimurrak tratatzeko ez ezik, bolumena sortzeko eta azala hidratatzeko erabiltzen da.

Nola eman?

Eman egunez eta gauez aurpegian, lepoan eta bularraldean masaje leun batez, erabat xurgatu arte.

Aurpegi-anpoila kontzentratu azido hialuronikodunak

Ampollas faciales concentradas con Ácido Hialurónico Deliplus

Zer da?

Tratamendu hidratatzaile intentsiboko booster kontzentratua. Azalari itxura fresko, distiratsu eta deskantsatua ematen dio.

Norentzat da?

  • Azal-mota guztietarako egokia.

Onurak

  • Hidratazio sakona ematen du.
  • Zimurrak murrizten laguntzen du ohiz erabilita.

Zer du?

  • Azido hialuronikoa eta PhytoCellTec-a. Azalaren kanpoko geruzak hidratatzen ditu, hezetasuna atxikitzen du eta itxura leuna ematen dio azalari.
  • Maulus domestica. Sagarraren zelula ametan oinarritzen den printzipio aktiboa, ohiz erabilita zimurrak arintzen dituena.
  • Aloe vera. Hidratatzaile ona eta lasaigarria.
  • Pantenola. Azala birsortzeko prozesua bultzatzen du, eta haren itxura leuntzen eta hobetzen laguntzen du.

Nola eman?

Segidan erabil daiteke, atsedenaldirik egin beharrik gabe. Eman goizez eta gauez, krema hidratatzailearen aurretik, aurpegia garbi eta lehor duzula. Masajea eman, erabat xurgatu arte.

Beste gomendio batzuk

Azala birsortzeko, orbanak kentzeko eta argitasuna emateko tratamendu antioxidatzailea behar baduzu, probatu Antiox lerroa.

Eta, bestela, azal mistoa edo koipetsua baduzu eta gehiegizko gantza erregulatzeko beharra baduzu, Oreka lerroa dugu zuretzat.

Azal koipetsua eta/edo aknerako joera baduzu, probatu Oil Free lerroa.