Orbanen aurkako Deliplus aurpegi-lerroa aproposa da orbanak dituzten azaletarako.

Orbanen aurkako Deliplus aurpegi-lerroa

2023ko abuztuaren 24a

Orbanak dituzten azalak zaintzeko lerro espezifikoa. Aurpegiko azalaren itxura hobetzen du, eta tonu uniformeagoa ematen dio. Produktu hauek osatzen dute orbanen aurkako Deliplus aurpegi-lerroa: orbanen aurkako serum despigmentatzailea, orbanen aurkako eguneko krema babeslea eta orbanen aurkako gaueko krema argigarria.

Orbanen aurkako serum despigmentatzailea

Sérum Despigmentante Anti-manchas Deliplus

Zer da?

  • Orbanak murrizten dituen eta azalaren tonua bateratzen duen tratamendu indartzaile intentsiboa.

Norentzat da?

  • Formula arina du: azal-mota guztietarako da egokia.

Onurak

  • Argitasuna berreskuratzen eta orbanak despigmentatzen laguntzen du.
  • Orbanak murriztu eta azalaren tonua bateratzen du.

Zer du?

  • Niazinamida (B3 bitamina). Azalaren tonua bateratzen laguntzen du eta itxura gazteagoa ematen dio.
  • Hexilresortzinola. Melanina-ekoizpena erregulatzen du, eta diskromiak murriztu eta zuzentzen ditu. Tonua bateratzen du.
  • Margarita-estraktua. Ekintza despigmentatzaileko landare-aktibo naturala.

Nola erabiltzen da?

  • Azala garbi eta lehor duzula, zabaldu 4-5 tanta aurpegian, lepoan eta bularraldean, goizez eta/edo gauez. Masajea eman, erabat xurgatu arte. Ez ukitu begiak produktuarekin.

Orbanen aurkako eguneko krema babeslea

Crema de día Protectora Anti-manchas Deliplus

Zer da?

  • Belus-testurako krema babesle bat da. UVA eta UVB izpien aurkako eguzki-iragazkiak ditu, azala babestu eta eguzki-orbanak prebenitzeko

Norentzat da?

  • Belus-testura du: azal-mota guztietarako da egokia.

Onurak

  • Eguzki-orbanak eta azalaren zahartze goiztiarra prebenitzen ditu.
  • Aurre egiten die poluzioaren eraginei.
  • Hidratazioa eta elastikotasuna ematen ditu.

Zer du?

  • Azido hialuronikoa. Hidratatu egiten du, eta azalaren zahartze goiztiarra atzeratzen laguntzen du.
  • Niazinamida (B3 bitamina). Azalaren tonua bateratzen laguntzen du, eta itxura gazteagoa ematen dio.
  • Karnosina. Erradiazio infragorritik, argi urdinetik eta poluziotik babesten du.

Nola erabiltzen da?

  • Goizean eman aurpegian, lepoan eta bularraldean, haiek garbi direla, masaje leun baten bidez, erabat xurgatu arte. Eguzkitan egon behar izanez gero, 30 minutu lehenago eman.

Orbanen aurkako gaueko krema argigarria

Crema de noche Aclarante Anti-manchas Deliplus

Zer da?

  • Gaueko zainketa-krema. Azalaren tonuari uniformetasuna ematen dio, eta aurpegiko, lepoko eta bularraldeko orbanak argitzen ditu.

Norentzat da?

  • Testura aberatsa. Azal-mota guztietarako egokia. Ez da gomendagarria larruazal sentikorrentzat.

Onurak

  • Azalaren tonua bateratu eta tonu homogeneoa ematen du.
  • Orbanak argitu eta haiek agertzea minimizatzen du.
  • Itxura gazteagoa ematen dio azalari.

Zer du?

  • Azido fitikoa. Eragin despigmentatzailea, azaleko orbanak prebenitzen ditu.
  • Niazinamida (B3 bitamina). Azalaren tonua bateratzen laguntzen du, eta itxura gazteagoa ematen dio.
  • Azido glikolikoa. Peeling arinaren efektua, azala birsortzeko.

Nola erabiltzen da?

  • Azala garbi dagoela, gauero eman aurpegian, lepoan eta bularraldean. Masajea eman, erabat xurgatu arte. Ez ukitu begiak produktuarekin. Hurrengo goizean, eguzkitik babesteko 50+ faktoreko krema erabili, orban ertainak tratatzeko.

Tratamendua

  • Orban ertainak:

Egunez: 50+ faktoreko Krema Babeslea eman

Gauez: Krema Argigarria eman

  • Orban biziak:

Egunez: Eman Serum Despigmentatzailea + 50+ faktoreko Krema Babeslea

Gauez: Eman Serum Despigmentatzailea + Krema Argigarria

Horrelako tratamenduek eraginkortasun handia izan dezaten konstantzia oso garrantzitsua da.

Zer produkturekin konbina dezaket orbanen aurkako Deliplus aurpegi-lerroa?

Aurpegiko edertasun-errutina oso baterako, garrantzitsua da azala ongi garbitzea goizean eta gauean. Horretarako, Facial Clean Deliplius aurpegiko gela edo Clean Deliplus aurpegiko tonikoa erabil ditzakezu egunero, eta Deliplus Buztin Zurizko maskara astean birritan, garbitasun sakonagoa lortzeko.

Beste gomendio batzuk

Aurpegirako beste tratamendu batzuk behar badituzu, Sisbela Reafirm lerroa duzu, sendotasuna eta hidratazioa lortzeko eta zahartzearen zantzuetatik babesteko.

Edo zahartzearen aurkako Prevent Age Skin aurpegiko lerroa, zimurrak prebenitzeko eta estres oxidatibotik eta zahartzearen zantzuetatik babesteko.

Zalantzaren bat baldin baduzu, kontsultatu gure edertasun-gida: neurrira egindako tratamendua eskaintzen dizugu, zure beharren arabera.