Ikas ezazu aurpegi-garbiketa egoki egiten bideo honekin.

Aurpegi-garbiketa perfektua egiteko bideoa

2020ko otsailaren 26a

Nahi zenuke aurpegiko azala garbi eta distiratsu izan? Aurpegi-garbiketa egitea oinarrizko edertasun-errutina bat da azala perfektu eta zikinkeriarik gabe izateko. Hala ere, jende gutxik daki nola egin ondo garbiketa, eta are gutxiago nola bihurtu eguneroko ohitura.

Aurpegiko azala sakon garbitzen erakutsiko dizugu. Oso erraza da! Nahikoa duzu gure bideoko urratsei jarraitzea.

Urrats hauei jarraitu behar diezu aurpegi-garbiketa ondo egiteko

Behar diren produktuak:

  • Begietako eta ezpainetako makillajea kentzekoa, bifasikoa.
  • Esne garbitzailea edo ur mizelarra
  • Ur-gel garbigarria
  • Tonikoa edo olo-ura
  • Desmakillatzeko diskoak

Eguneroko aurpegi-garbiketa 4 urratsetan

1. Kendu begietako eta ezpainetako makillajea desmakillatzaile bifasikoarekin eta makillajea kentzeko disko batekin, mugimendu arinak eginez. Sakatu pixka bat betileetan, segundo batzuez, eta, gero, garbitu beherantz mugituz. Ondoren, kendu makillaje-soberakina begiaren behealdetik.

2. Desmakillatu eta garbitu aurpegia, lepoa eta bularraldea esne garbitzailearekin. Igurtzi gabe, mugimendu leunekin eta begien ingurua saihestuz. Edo kendu makillajea eta garbitu ur mizelarrarekin.

3. Osatu garbiketa ur-gel garbigarriarekin. Hezetu azala, eta eman gela eskuekin mugimendu zirkularren bidez, begiak ukitu gabe. Garbitu ur ugariz, produktua kentzeko, eta lehortu eskuoihal batekin eta ukitu finekin.

4. Leundu eta freskatu azala aurpegiko tonikoarekin. Disko batekin eman, ukitu leunak eginez, igurtzi gabe. Edo olo-urarekin aurpegia, lepoa eta bularraldea lainoztatuz.

Eguneroko errutina hau egin dezakezu bai egunez, bai gauez, lotara joan aurretik.

Asteroko aurpegi-garbiketa

Astean behin, azala sakon garbitu dezakezu, urrats hauei jarraituz:

1. Esfoliatu: hezetu azala eta eman masajea aurpegiko esfoliatzailearekin, mugimendu zirkularrak eginez kopetan, sudurrean, kokotsean eta bularraldean. Garbitu ur ugariz, eta lehortu eskuoihal batekin ukitu arinak emanez.

2. Eman aurpegiko maskara garbitzailea, azala garbi eta lehor dagoela:

- Zorroa ireki aurretik, eskuztatu haren edukia.

- Atera maskara eta zabaldu.

- Jarri aurpegiaren gainean eta kendu babes-geruza zuria.

- Utzi 20 minutuz, eta kendu; ez dago aurpegia urez garbitu beharrik.

Beste gomendio batzuk

Larruazala biziberritu nahian bazabiltza, probatu adinaren aurkako gure edertasun-programa globala.