Aurkitu San Valentin egunean partekatzeko eta oparitzeko ideia onenak

San Valentin egunean oparitzeko eta partekatzeko ideiak

2024ko otsailaren 01a

Ideia paregabe eta zirraragarriak bilatzen dituzu San Valentin eguna ospatzeko? Opariak ez ezik, une hunkigarriak partekatzeko iradokizunak ere proposatzen dizkizugu. Bihotz-formako tarta kurruskaria, bonboi tentagarriak, lurrin-usainak, ardoak… Haien moda inoiz pasatzen ez diren aukera klasikoak eta beste batzuk hain ohikoak izan gabe ere haiek bezain erakargarriak direnak.

Harritu nahi duzu hain maite duzun pertsona hori? Ideia hauek inspirazio-iturri izango dira afari ahaztezin baterako. Egin ezazu berezi San Valentin egun hau!

Partekatu mokadu gozo-gozoak San Valentin egun honetan

Bihotz-formako tarta kurruskaria

Tarta de corazón crujiente Mercadona

San Valentin eguneko tarta klasikoak ez du huts egiten inoiz: ispilu-efektuko apaingarriekin eta esnegainez eta hur kurruskariko kremaz betea. Crunchy ukitu oso dibertigarri eta kitzikagarria du; partekatzeko ezin hobea.

Gure zapore bereziak probatu nahi badituzu, begiratu gure tarten aukerari, askotariko tarta goxoak baititugu, eta batzuk glutenik gabeak, gainera; hiru txokolatekoa, kasurako.

Bonboi-sorta

Beti arrakasta izaten duten beste gutizia gozo batzuk: txokolatezko bonboi-sorta, 10 unitatekoa; partekatzeko barietate gozo-gozoa: txokolate esnedunezko bonboi karameluz betea, txokolate esnedunezko bonboi hurrez betea, txokolate beltzezko eta txokolate esnedunezko bonboi kafez betea eta txokolate zurizko bonboi marrubiz betea, besteak beste.

Oparitu urrinik zoragarrienak

Eau de Parfum Toujours para ella y Eau de Parfum Toujours para él

Emakumeentzako Eau de Parfum Toujours

100 ml, hur- eta peonia-lurrinekin, besteak beste.

Gizonentzako Eau de Parfum Toujours

100 ml, mandarina-, mihilu- eta fruta-lurrinekin.

Harritu urdaitegiko ohol original batekin

Tabla de charcutería creativa con productos de Mercadona

Ezin hobea da partekatzeko eta kolore- eta zapore-aukera ederra jartzeko zure mahaian. Aukeratu zein den zure urdaitegiko ohol gogokoena: aukeran dituzue iberikoen ohola, gazta-ohola eta ohol mistoa. Prestatu elkarrekin, eta gozatu!

Ardo zuri eta beltz egoki-egokiak, San Valentin eguneko zure ospakizunerako lagun ezinbestekoak

Vino blanco Abadía Mantrús y Vino tinto Mar de Uvas Merlot de Mercadona

Abadía Mantrús ardo zuria

Zuen menuan arroza, haragi gozoak, arraina edo Asiako sukaldaritzako errezetak sartzen badira, Abadía Mantrús ardo zuria ezin hobea duzu osagai horiekin uztartzeko.

Lasto-kolore horiak eta fruta-ukitu freskoko aroma biziek berezi egiten dute. Oso hotz kontsumitzea gomendatzen dugu, 6-7 °C bitartean.

Mar de Uvas Merlot ardo beltza

Nahiago badituzue gazta- eta hestebete-taula bat, pizza bat, pasta-plater bat, haragi gorriak edo gazta-fondueak, Mar de Uvas Merlot ardo beltza duzue lagunik onena.

Merlot mahats-barietatearekin egindako ardo biribil eta aromatikoa da, kolore granate dotore eta distiratsukoa. 6-7 °C-an eta kopa zabal batean kontsumitzea gomendatzen dugu, aroma guztiez hobeto gozatzeko.

Ikasi Hostorezko bihotz gozo-gozoak prestatzen

Mini hojaldres salados con forma de corazón

Harritu nahi duzu zure bikotekidea Bihotz-itxurako mini hostore gazien errezeta gozo-gozo honekin? Elkarrekin presta dezakezue. Zer deritzozu? Gure urratsez urratsekoari jarraitzea besterik ez duzue. Zenbait betegarri proposatzen dizkizugu!

Fruta-piruleta txokolatedunen errezeta

Piruletas de fruta con chocolate de Mercadona

Gure Choco Fundir-ekin prestatzeko oso errezeta erraz eta azkarra; txokolatearen zapore-eztanda eta frutaren ukitu osasungarria konbinatzen ditu. Ezin hobeak birentzat eta oso une berezietarako; San Valentin egunerako, adibidez.

Beste gomendio batzuk

Kozinatu nahi duzu San Valentin egunean? Gure errezeten atalean afari erromantiko baterako iradokizunik onenak aurkituko dituzu.

San Valentin eguna aukera bikaina da krispeta gozo-gozoak partekatzeko, ezta?