Berriztatu zure irudia Mercadonaren Makillaje-pintzelen Kitarekin: zure aurpegia eta begiak modurik erakargarrienean makillatzeko behar duzun guztia. Zure edertasuna nabarmendu eta emaitza profesionalak lortzeko aukerarik onena.
Materialen kalitatea eta erabiltzeko erraztasuna dira pintzel hauen ezaugarri nagusiak. Ile sintetikoz eginda daude guztiak. Haien formari eta tamainari esker, aurpegiko eremu guztietara egokitzen dira, zure premien arabera.
Ezagutu gure makillaje-pintzelen kita
Oinarrizko kita
Makillatzeko belaki bat eta Kabuki brotxa bat ditu kit honek.
Makillatzeko belakia
- Ezin hobea da oinarri likidoekin eta krema-testurakoekin erabiltzeko, aurpegiaren eta begien kanpoaldean edota aurpegi guztian.
- Erabiltzeko modua: makillaje-oinarria jarri aurretik, busti belakia, eta kendu gehiegizko ura. Egin ukitu txikiak erdigunetik aldeetara, produktua modu uniformean banatzeko.
Kabuki brotxa
- Makillaje-hauts mota guztietarako egokia (hauts solteak, trinkoak, eguzki-hautsak, koloretea...). Forma biribildua dauka.
- Kirten laburra eta brotxaren lodiera dira bereizgarri nagusiak.
- Erabiltzeko modua: emaitza naturala lortzeko, eman makillaje apur bat eta zabaldu. Jarri makillaje-oinarria brotxaren erdigunean, eta zabaldu aurpegiaren erdialdetik alboetarantz.
Begietako kita
Edozein makillaje-motarekin erabiltzeko moduko 4 pintzelek osatzen dute sorta: lausotzeko pintzela, xehetasunetarako pintzela, itzaletarakoa eta pintzel bikoitza.
Lausotzeko pintzela
- Ezin hobea lauso-efektua lortzeko.
- Erabiltzeko modua: erabili mugimendu zirkularrak eta sigi-sagak eginez, koloreak hobeto integratzeko.
Xehetasunetarako pintzela
- Estua eta punta-fina da, boligrafo baten antzekoa.
- Bereziki egokia da marra zehatzak egiteko eta eremu oso txikiak lausotzeko; adibidez, begi-txokoak, betileetako marra... Aproposa da itzal ilunak emateko betzuloan eta ke-efektua lortzeko.
- Erabiltzeko modua: betileetako marran emateko, jarri pintzela betazalaren barrualdeko muturrean, eta markatu itzala.
Itzaletarako pintzela
- Pintzel labur eta trinkoa.
- Betazal mugikorrean itzalak emateko espezifikoa.
- Erabiltzeko modua: eman kolorea hatz-mamian eta banatu itzala betazalean, trazu laburrak eginez.
Pintzel bikoitza
- Pintzel alakatua alde batetik eta goupillona bestetik (betile eta bekainak makillatzeko eskuila espezifikoa).
- Erabiltzeko modua: erabili alde alakatua betileen gainean marra lausotzeko.
Aurpegiko kita
Sorta honek erraz erabiltzen diren 3 brotxa leun ditu, zure makillaje-premia guztiak asetzeko.
Hautsak emateko brotxa
- Forma biribileko brotxa, hauts solte eta trinkoak modu uniformean emateko egokia; beltzarantzeko hautsak emateko ere balio du.
- Erabiltzeko modua: eman produktua aurpegiaren gainazal guztian edo eremu jakinetan, hala nola kopetan, sudurrean eta kokotsean.
Koloretea eta argitzailea emateko brotxa
- Krema- eta hauts-testurako kolorete eta argitzaileak emateko brotxa.
- Diseinu malgu eta alakatua, trazu zehatzak egiteko, masailalboak eta aurpegiko gainerako formak definitzeko eta lauso-efektua lortzeko egokia.
- Erabiltzeko modua: eman ukitu arinen bidez masailalboen goialdean, eta lausotu emeki lokietarantz, efektu naturala eta distiratsua lortzeko.
Makillajea eta zuzentzailea emateko pintzela
- Makillajea eta zuzentzailea emateko pintzela, edozein testuratarako egokia: makillaje-oinarri likidoak, kremak, etab.
- Txikiagoa eta sendoagoa da, estaldura zehatzagoetarako eta inperfekzioak disimulatzeko egokia.
- Erabiltzeko modua: mugimendu leunak eginez, zabaldu makillajea aurpegiaren erdialdetik kanporantz, estaldura uniforme eta naturala izan arte.
Gomendio garrantzitsua: Gomendatzen da pintzelak gutxienez astean behin garbitzea urarekin eta xaboi neutroarekin, urarekin xaboia kentzea eta airean lehortzen uztea. Ikasi zure makillaje-brotxak eta -pintzelak garbitzen, egoera onenean mantentzeko eta beti prest edukitzeko.
Beste gomendio batzuk
Bolumena, definizio handiagoa... nahi dituzu betileetan? Ikusi zein den zuretzako betile-maskara egokia.
Makillatzeko modurik bizkorrena eta errazena irakatsiko dizugu. Hiru produktu baino ez dituzu behar.
Ezagutzen dituzu askotariko gure Eskuetarako kremak? Elikatu eskuetako azala eta babestu itzazu lehortasunetik.