Definizioa nahi duzu?
Longitud Xtrem Betile-maskara
Eskuila honek ezin hobeto orraztu, bereizi eta luzatzen ditu betileak, modu erraz eta erosoan.
Aproposa da betile luze eta definituen efektua nahi dutenentzat, gehiegikeriarik gabe.
Gainera, iraupen luzeko formulari esker, goizetik gauera egoera ezin hobean izango dituzu betileak.
Garbitzeko, produktu bifasiko bat edo iraupen luzeko produktuetarako formula espezifiko bat erabiltzea gomendatzen dugu.
Nahiago duzu bolumena?
Volumen 4D Betile-maskara
Betile bakoitzaren formara erraz egokitzen den maskara. Bolumen nabarmena lortzen du angelu guztietatik, eta haizemaile-efektua sortzen du.
E bitamina eta Pantenola gehitu zaizkio, betileak indartu eta sendotzeko.
Kurbadura anitzeko zuntz-eskuilak 4 dimentsioko bolumenaren efektua lortzeko behar den produktu-kantitate doia hartzen du, trinkotu gabe.
Bizkor lehortzen denez, ez du azala zikintzen, eta erabiltzeko arina eta erosoa da. Zure egunerokorako ezin hobea.
Maxi Volumen Betile-maskara
Eskuila txikiagoa bolumen handiena lortzeko.
Maskara honek berehalako bolumena eta sendotasuna ematen die betileei. Hala, dentsitatea hartzen dute, eta malguak eta arinak geratzen dira.
Pikorren aurkako formulari esker, pasaldi bat baino gehiago egin daitezke gehiegi trinkotu gabe.
Bere tamaina dela eta, egokia da bolumena sustraitik bertatik emateko, baita betile laburrenetan ere.
Erraz garbituko duzu makillajea kentzeko zure ohiko produktuarekin.
Bestelako Deliplus maskara batzuk
Maskara gardena
Betileak orraztu eta busti-efektuko distira polita ematen dien maskara.
Kolorerik gabeko gel-testura gardenari esker, betileen berezko kolorea mantendu eta errespetatzen du.
Bekainetarako finkatzaile gisa erabil daiteke.
*Unisex produktua
Betile-maskara urarekiko erresistentea
Beroa eta hezetasuna jasaten dituen maskara. Efektu naturala ematen die zure betileei.
Kolore beltz argitsuaren efektukoa.
Ezin hobea da jarduera fisikoa egiten duzunerako eta zure egunerokoetarako.
Ez ukitu produktu oliodunekin.
Guztiz kentzeko, erabili makillajea kentzeko bifasikoa.
Volume & Curve XL Maskara
Bolumena eta kurbatura ematen dizkie zure betileei.
Silikonazko goupillon estra-handia.
Maxi Color Maskara
Beste kolore baten bila bazabiltza, marroia da aukera bat.
Bolumen handiena ematen die betileei.
Silikonazko goupillona.
Badakizu nola erabiltzen den betile-maskara?
Oso erraza da betile-maskara ematea. Sustraitik puntetara eman behar da, eskuila sigi-saga mugituz betileak banantzeko eta, hala, bolumen handiagoa lortzeko.
Garrantzitsua da betileak garbi eta lehor izatea, maskara eman aurretik.
Gomendioa: erabili eskuilaren punta betileak ondo definitu eta bereizteko.
Beste gomendio batzuk
Ezagutu Makillajea kentzeko toallatxoen gure lerroa.
Ezagutu Makillajerik errazena eta azkarrena hiru produktu soilekin.
Zure makillaje-brotxak eta -pintzelak garbitzen irakatsiko dizugu tutorial erraz honekin.