Seguru makillaje-set zoragarri bat duzula, kalitateko brotxak eta pintzelak dituena. Horregatik, material hori ondo zaintzea oso garrantzitsua da, honda ez daitezen. Pentsatu duzu inoiz nola garbitu behar diren?
Komeni da makillaje-brotxak eta pintzelak erabili ondoren garbitzea. Higiene-kontu bat ere bada, zure aurpegiko toki sentikorrak, begiak eta ahoa, ukitzen dituzte eta. Beraz, komeni da garbitzen ikastea, beti egon daitezen erabiltzeko prest. Oso erraza da! Bideo honetan azaltzen dizugu nola.
Urratsez urrats zure makillaje-brotxak eta -pintzelak garbitzen
Gure linealeko pintzel eta brotxa guztietarako balio du garbiketa honek. Horrela eginez gero, ezin txukunago izango dituzu, erabiltzen dituzun hurrengoan emaitzarik onena lortzeko.
Tresna hauek beharko dituzu:
- Ura
- pH neutroko esku-xaboia
- Paper xurgagarria
Hasi aurretik, eskuak garbitu behar dituzu.
Urratsak:
1. Jarri brotxa txorrotapean.
2. Zabaldu xaboia zure esku-ahurrean.
3. Igurtzi pintzel bustia zure eskuaren kontra mugimendu biribilak eginez.
4. Garbitu pintzela txorrotaren azpian, garbi-garbi egon arte.
5. Garbitu ilea txorrotaren azpian, xaboi gehiago ateratzen ez duen arte.
6. Xukatu ilea hatzekin ahalik eta ur gehiena kentzeko.
7. Erabili paper xurgagarri garbia ur-soberakina kentzeko.
8. Utzi brotxa lehortzen paper garbi eta lehor baten gainean, horizontalean.
Gomendatzen dizugu brotxak eta pintzelak bi astez behin garbitzea.
Beste gomendio batzuk
Badakizu nola kendu azazkaletatik esmalte erdiiraunkorra edo akrilikoa/portzelana? Ikusi bideo-tutoriala.