Azazkaletako esmalte erdiiraunkorra edo azazkal akriliko/portzelanazkoak kentzeko jarraibideak urratsez urrats azaltzen dituen gida

Azazkaletako esmalte erdiiraunkorra eta azazkal akriliko/portzelanazkoak etxean kentzeko bideoa

2020ko apirilaren 08a

Oso zaila izan daiteke azazkaletako esmalte erdiiraunkorra edo azazkal akriliko/portzelanazkoak zure kabuz kentzea, ondo nola egin ez badakizu. Gainera, azazkalak hondatzeko arriskua duzu.

Horregatik, prozesu egoki bati jarraitu behar zaio, eta pixkanaka-pixkana egin behar da. Hona hemen azalpena:

Azazkaletako esmalte erdiiraunkorra edo azazkal akriliko/portzelanazkoak kentzeko jarraibideak, urratsez urrats

Lana behar bezala egiteko, oinarrizko tresna batzuk beharko dituzu: lima bat, kotoizko diskoak, azetona puruko esmalte-kentzekoa, aluminio-papera, laranjondo-ziri bat, manikurako pastilla eferbeszente bat, olioa, eskuetako hidratatzailea...

Jarraitu gomendio hauei, eta behar bezala kenduko dituzu azazkaletako esmalte erdiiraunkorra edo azazkal akriliko edo portzelanazkoak.

1. Kendu esmaltea

  • Limatu azazkalaren gainazala leunki, distira kentzeko.
  • Bildu azazkala azetona puruko esmalte-kentzekoan bustitako kotoizko disko batekin.
  • Bildu kotoia aluminio-paperarekin.
  • Itxaron 10 minutu.
  • Kendu hondarrak laranjondo-ziri batekin.

2. Limatu ertzak nahi duzun formarekin

  • Estuak badira, forma karratua eman.
  • Zabalak badira, forma biribila edo almendra-forma eman.

3. Leundu azazkala leungailu batekin

4. Bigundu kutikulak ur epelarekin eta manikurako pastilla eferbeszente batekin 10 minutuz

5. Kendu laranjondo-ziri batekin.

6. Hidratatu azazkalak eta kutikulak olioarekin.

7. Hidratatu eskuak.

8. Esmaltatu.

Beste gomendio batzuk

Badakizu nola egin aurpegi-garbiketa perfektu bat?