Oso zaila izan daiteke azazkaletako esmalte erdiiraunkorra edo azazkal akriliko/portzelanazkoak zure kabuz kentzea, ondo nola egin ez badakizu. Gainera, azazkalak hondatzeko arriskua duzu.
Horregatik, prozesu egoki bati jarraitu behar zaio, eta pixkanaka-pixkana egin behar da. Hona hemen azalpena:
Azazkaletako esmalte erdiiraunkorra edo azazkal akriliko/portzelanazkoak kentzeko jarraibideak, urratsez urrats
Lana behar bezala egiteko, oinarrizko tresna batzuk beharko dituzu: lima bat, kotoizko diskoak, azetona puruko esmalte-kentzekoa, aluminio-papera, laranjondo-ziri bat, manikurako pastilla eferbeszente bat, olioa, eskuetako hidratatzailea...
Jarraitu gomendio hauei, eta behar bezala kenduko dituzu azazkaletako esmalte erdiiraunkorra edo azazkal akriliko edo portzelanazkoak.
1. Kendu esmaltea
- Limatu azazkalaren gainazala leunki, distira kentzeko.
- Bildu azazkala azetona puruko esmalte-kentzekoan bustitako kotoizko disko batekin.
- Bildu kotoia aluminio-paperarekin.
- Itxaron 10 minutu.
- Kendu hondarrak laranjondo-ziri batekin.
2. Limatu ertzak nahi duzun formarekin
- Estuak badira, forma karratua eman.
- Zabalak badira, forma biribila edo almendra-forma eman.
3. Leundu azazkala leungailu batekin
4. Bigundu kutikulak ur epelarekin eta manikurako pastilla eferbeszente batekin 10 minutuz
5. Kendu laranjondo-ziri batekin.
6. Hidratatu azazkalak eta kutikulak olioarekin.
7. Hidratatu eskuak.
8. Esmaltatu.
Beste gomendio batzuk
Badakizu nola egin aurpegi-garbiketa perfektu bat?