Hemen duzu Estraktuak, gama altuko lurrinen gure lerro berria, emakume zein gizonezkoentzat diseinatua. Lurrin hauek bereziak dira, esentzia eta lehengai esklusiboak erabiliz egiten direlako. Ausartuko zara probatzera?
Estraktuak, lurrinen zure lerro esklusiboa
Ez da beste bildumak bezalakoa, esentzia-kontzentrazio handiko lurrin-estraktuak dituelako eta azalean asko irauten duelako. Eau de Parfum eta Eau de Toilette lurrin-usainekin alderatuta, Estraktuak lerroa biziagoa eta iraunkorragoa da.
Zenbat lurrin ditu bilduma honek?
Bilduma honek sei lurrin ditu. Bakoitzak izaera bereizgarri bat du, unibertso holistikoaren gogorarazle. Lurrin horietako bakoitza kontu handiz egituratu da haren usain-piramidean: hondo-, bihotz- eta irteera-ukituak, esperientzia sentsorial osoa eta liluragarria lortzeko. Zein izango da zure gogokoena?
Emakumezkoentzat: estraktu leunak, delikatuak eta misteriotsuak
Petals
Hasiera-ukituak: Piperbeltz arrosa.
Bihotz-ukituak: Irisa.
Hondo-ukituak: Patxulia.
Vie
Hasiera-ukituak: Neroli.
Bihotz-ukituak: Ylang-Ylang.
Hondo-ukituak: Patxulia.
Ámbar
Hasiera-ukituak: Oud zura.
Bihotz-ukituak: Anbara
Hondo-ukituak: Banilla
Gizonezkoentzat: estraktu biziak, sentsualak eta dotoreak
Cuir
Hasiera-ukituak: Azafrai-lorea.
Bihotz-ukituak: Oud zura.
Hondo-ukituak: Cuir.
Metal
Hasiera-ukituak: Casis.
Bihotz-ukituak: Andere-mahats beltza.
Hondo-ukituak: Akigalawood.
Velour
Hasiera-ukituak: Piperbeltza.
Bihotz-ukituak: Intsentsua.
Hondo-ukituak: Anbara.
Beste gomendio batzuk
Eskuetarako krema bat behar duzu kanpoko faktoreetatik babesteko eta elikatzeko? Ikusi nolako aukera zabala dugun.
Jakin nolako aurpegi-errutina behar duen zure azalak eta zer produktu komeni zaizkizun gehien gure bideo interaktiboari esker.
Zure eskuei kolore-ukitu bat eman nahi diezu? Aukeratu gogokoena azazkal-laken gure lerroan.