Mercadonak azazkal-laken atala berritu du. Kolore berriak, irudi berria eta ontzi ergonomikoagoa eta erosoagoa.

Mercadonaren azazkal-laka berriak

2018ko ekainaren 29a

Badakizu zer berritasun dagoen azazkal-laken atalean? Gure linea berriak kolore-aukera zabalagoa du eta askoz ere ontzi modernoagoa, erosoagoa eta erabilerrazagoa. Errazago jartzen da, gainera. Eman azazkalei haien estaldura ezin distiratsuagoa!

Zer berrikuntza dute Mercadonaren azazkal-lakek?

Zure lookari kolore-ukitu bat emateko azazkal-laka baten bila zabiltza? Hala bada, sorpresa bikaina hartuko duzu. Berritasun nagusi hauek eskaintzen ditugu hemendik aurrera:

  • Ontzi berria, ergonomikoagoa eta modernoagoa.
  • Eduki handiagoa: 11 ml.
  • Irudi berria, izenak eta zenbakiak hobeto ikusteko, eta koloreari berehala antzemateko.
  • Pintzel berria: pintzel hobea, finagoa, azazkalen neurrietara hobeto egokitzen dena.
  • Kolore berriak: 6 kolore berri gehitzen zaizkie lehengo oinarrizko 12 koloreei. Guztira, 18 kolore zoragarri:

- 14 zk. Perla-zuria

- 15 zk. Perla-arrosa

- 18 zk. Peonia leuna

- 20 zk. Arrosa magnetikoa

- 22 zk. Granate sublimea

- 23 zk. Txikle-arrosa

- 24 zk. Magenta erreala

- 27 zk. Borgoina-gaua

- 31 zk. Beltz mistikoa

- 36 zk. Ilunabar arrosa

- 39 zk. Marrubi gozoa

- 40 zk. Masusta naturala

- 48 zk. Arrosa esentziala

- 49 zk. Kanela sofistikatua

- 50 zk. Izpiliku-lorea

- 51 zk. Gris bizia

- 52 zk. Laba-gorria

- 54 zk. Mugurdi tropikala

Nola lortu azazkal-kolore perfektua?

Hiru urrats errez hauek eginda, azazkalak prest izango dituzu:

1. 9 1ean oinarria eman: azazkalak babesteko eta indartzeko.

2. Deliplus azazkal-laka berrietatik gehien gustatzen zaizun koloreko esmaltearen 2 geruza eman.

3. Nahi izanez gero, amaitzeko, jarri distira-gel lehorgarria, esmalteak babesteko eta manikurak gehiago irauteko.

Margoa kentzeko, erabili ohiko esmalte-kentzekoa. Aski duzu kotoia esmalte-kentzekoz bustitzea eta segundo batzuez azazkalaren gainean jartzea, produktuak eragin dezan. Ondoren, arrastatu kotoia esmaltea kentzeko.

Kontatutakoa motz gelditzen da. Anima zaitez, eta probatu gure azazkal-laka berriak. Erakutsi harro zure azazkal politak!

Beste gomendio batzuk

Eskuetako Deliplus kremekin, ezin hobeto zainduko dituzu eskuak eta azazkalak. Lau mota: adinaren eta orbanen aurkakoa, nutritibo birsortzailea, ultrahidratatzailea eta aloe verazko hidratatzailea.

Probatu Ikiru lurrin-duoa, bi eau de toilette atenporal, egunero erabiltzeko perfektuak.