Cabecera esmalte uñas gel

Gel-efektuko Deliplus azazkal-esmaltea

2023ko urriaren 18a

Iraupen luzeko emaitza profesionala nahi duzu? Lortu azazkal distiratsuagoak Gel-efektuko Deliplus azazkal-esmaltearekin. Eta ez duzu beharko UV lanpararik haiek finkatzeko!

Distira ikusgarria eta iraupen harrigarria. Zure manikura inoiz baino liluragarriagoa izango da Gel-efektuko azazkal-esmalte berriarekin. Azazkal-laka honen formula berritzaileak akabera profesionala ematen dio. Hala, zure manikura distiratsua, iraunkorra eta erosoa izango da. Izan ere, zure eskuek nolakoa zaren erakusten dute!

Azazkal perfektuak lortzeko trikimailua:

Oso erraz egiten da! Bi urrats hauek egin besterik ez duzu:

  1. Hautatu zure kolore gogokoena, eta eman Gel-efektuko azazkal-esmaltearen geruza bat. Lehortzen denean, eman bigarren geruza bat, eta utzi berriro lehortzen.
  2. Ondoren, eman Gel-efektuko Top Coaten geruza bat: esmaltea pixkanaka gogortuko da, eta erresistentzia handiagoa emango dio.

Gel-efektuko azazkal-esmalteak eta Top Coat batera erabili behar dira. Modu horretan bakarrik lortuko duzu nahi duzun emaitza! Haren formulari esker, esmalteak fusionatu egiten dira, eta iraupen luzeagoa eta distira handiagoa lortzen dira.

Gomendatzen da oinarri bat erabiltzea (azazkala prestatu, itsasgarritasuna hobetu eta azazkalek kolorea hartzea saihesten du).

Zer kolore daude aukeran?

3 koloretako Gel-efektuko Deliplus azazkal-esmalteak dituzu:

3 colores a elegir del esmalte de uñas Efecto Gel Deliplus

  • Nude (160 zk.)
  • Granatea (660 zk.)
  • Gorria (661 zk.)

Gainera, gogoan izan akabera ona lortzeko 2. urratsa behar duzula: Top Coat (662 zk.).

Emaitza profesional eta iraunkorra nahi duzu? Guk argi daukagu:

Gel-efektuko azazkal-esmaltea zure aliatua izango da!

Beste gomendio batzuk:

Primerako manikura, 8 urratsetan.

Azazkaletako esmalte erdiiraunkorra eta azazkal akrilikoak kentzeko bideoa.

Zaindu azazkalak SOS Tratamenduarekin.