Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.
Nahi al duzu primerako manikura lortu? Orain, oso erraz egin dezakezu zuk zeuk, Mercadonako lurrindegian aurkituko dituzun produktuak eskuratu eta zortzi pauso hauek emanez. Zoragarri izango dituzu azazkalak.
Limatu eta leundu zure azazkalak, hidratatu eta tratatu kutikulak, esmaltatu zure tonu gogokoenaz, zigilatu eta eman distira. Jarraitu gure urratsei, eta erakutsi zure azazkal eder horiek. Oso erraza da, eta ikusgarri geratuko zaizkizu!
Jarraitu bideo honetako zortzi urratsei, eta lortu primerako manikura:
Hona zer behar duzun manikura osoa egiteko:
Beira-zuntzezko lima
Azazkal-leungailua
Kutikulak kentzeko gela
Manikurako pilula eferbeszenteak
Laranjondo-ziriak
9 1ean oinarri bitaminaduna eta lisatzailea
Distira handiko laka (39 zk. marrubi gozoa)
Distira-gela, azkar lehortzekoa
Olio bitaminaduna
Eman zortzi pauso xume hauek, eta lortu primerako manikura:
1- Limatu azazkalak, beti noranzko berean, hautsi edo ezpaldu ez daitezen.
2- Leundu, lisatuta gera daitezen.
3- Kutikulak biguntzeko, eman kutikulak kentzeko produktua.
4- Hidratatu eta zuritu azazkalak, hamar minutuz, pilula eferbeszenteekin. Ondoren, garbitu eskuak urarekin eta xaboiarekin, eta kendu kutikulak laranjondo-ziri batekin.
5- Babestu eta sendotu azazkalak 9 1ean oinarri bitaminaduna eta lisatzailea emanda.
6- Esmaltatu, azazkaletako lakaren bi geruza emanez, kolorea areagotzeko eta azazkalak zigilatzeko.
7- Eman distira-gela, azkar lehortzekoa, azazkala lehortzeko eta babesteko eta esmaltearen iraupena luzatzeko.
8- Elikatu azazkalak eta kutikulak bitamina-olioarekin.
Zortzi pauso xume horiek ematen badituzu, primerako manikura lortuko duzu.
Beste gomendio batzuk
Aprobetxa ezazu eskuetako Deliplus kremen zaintza gehigarria. Lau dituzu aukeran: adinaren eta orbanen aurkakoa, nutritibo birsortzailea, ultrahidratatzailea eta aloe verazko hidratatzailea.
Eta primerako manikurarekin batera look beltzarana nahi baduzu, jarraitu urrats hauei, eta aise lortuko duzu nahi duzun estilo hori.
Hona hemen Gabonetarako bereziki prestatutako lurrindegiko gure sortak.
Ezagutu lurrinen eta gorputzeko eta ilerako tratamendu- eta higiene-produktuen usain erakargarrienak. Konbinazio perfektuak, usain-ukitu berberez lotuak, aurkezpen dotoreetan bilduak. Emakumeentzat eta gizonentzat!
[Asset Included(Id:1472663472269;Type:Media)]
Gabonetako zer sorta aurki ditzakegu Mercadonako lurrindegian?
Opari on bat egiteko ideia originalen bila zabiltza? Zatoz gure lurrindegira, eta aukerarik onenak aurkituko dituzu gehien maite dituzunak harrituta uzteko.
Lurrindegiko hiru sorta berritzaile proposatzen dizkizugu; horiekin arrakasta lortuko duzu, seguru. Gabon-usaina duten lurrinak eta edertasun-produktuak.
Blue Shine bilduma dugu aurtengo Gabonetarako lurringintza-ataleko berrikuntza erakargarrienetako bat. Lurrin propio, iraunkor eta bizien hautapen zaindu bat du, bai gizonentzat, bai emakumeentzat; baita lurrin bereko gorputzeko produktuak ere. Hori guztia distira urdin, fresko eta loredunaren ukitu mediterraneoaren pean, bilduma osoa bilduz eta zentzuz jantziz.
Begiratu ondo, aurtengo Gabonetarako oparirik onena izan baitaiteke bild...