Hona hemen Deliplusen begi-arkatz beixaren bost erabilerak:
- Argitu egiten du begirada
- Zehaztu egiten du bekain-arkua
- Handitu egiten du begien itxura
- Liraindu egiten du aurpegia
- Bolumen handiagoa ematen die ezpainei.
Denboraldi honetako edertasun-produktu bilatuenetako bat da dagoeneko erabilera ugariko eta errazeko makillaje-arkatz hori.
Zatoz Mercadonako lurrindegira, eta eman argitasuna zure aurpegiari!
Ikasi nola erabili Deliplusen begi-arkatz beixa bideo honetako bost pauso xume hauek emanez:
Begi-arkatz beixaren bost erabilerak
1. Eman begi-txokoaren inguruan, eta eman argitasun leun bat zure begiradari.
2. Zehaztu bekain-arkua. Kolore argiak eztitu egingo dizu goiko bekainaren ingurua
3. Begirada handiagotzeko, berriz, markatu arkatzarekin begiaren azpiko aldea. Hori da, seguruenik, arkatz beixaren erabilera ohikoena, baita begiradari itxura lasaiagoa emateko bat-bateko "amarrua" ere.
4. Marraztu lerro bat kopetatik sudurreraino, eta lausotu, aurpegia liraintzeko. Argitasuna eta bolumena, aldi berean, keinu bakar batean zure hazpegiak liraintzeko.
5. Marraztu lerro bat ezpainaren gainean, bolumen handiagoa lortu eta ezpainek zabalagoak emateko. Leundu marra, hatzekin lausotuz.
Ezin errazagoa. Begirada argiagoa, aurpegi lirainagoa eta lasaiagoa eta ezpain zabalagoak, horra zer eskaintzen dizun Deliplusen begi-arkatz beixak.
Beste gomendio batzuk.
Manikura perfektuaren zalea bazara, eskuak ondo-ondo zainduta edukitzen lagunduko dizute zortzi urrats hauek.
Eta azazkalei kolore-ukitu bat emateko, hautatu laka bat Deliplusen sorta zabaletik.