Probatu makillajerako gure pintzel-kit berria, Gabonetan eder asko egoteko. Izugarri gustatuko zaizu!

Primerako makillajea gure pintzel-kitari esker

2018ko azaroaren 29a

Aurtengo Gabonetan, berritu zure itxura Mercadonako makillajerako pintzel-kit hau erabiliz. Gainera, noranahi eraman dezakezu, nezeser dotore bat ere badu-eta.

Makillajerako pintzel-kitaren ezaugarriak

Ile sintetikoko lau makillaje-brotxa ditu, oso leunak eta erraz maneiatzekoak. Makillaje-premiaren bat sortuz gero, berehala konponduko dizute.

Makillaje-brotxa

  • Era guztietako makillajeetarako erabil daiteke, fluidoetarako nahiz trinkoetarako.
  • Makillajea aplikatzean, produktu gutxiago erabil daiteke.
  • Akabera perfektua uzten du.

Hautsetarako brotxa

  • Egoki-egokia hauts solteak edo trinkoak aplikatzeko.
  • Igurtzi pintzela hautsetan, eta uniformeki banatu aurpegian.
  • Efektua, natural-naturala.

Itzaletarako pintzela

  • Egokia itzalak aplikatzeko
  • Lausotu egiten ditu begi-itzalak.

Itzaletarako pintzel alakatua:

  • Egokia bekain-inguruak markatzeko eta haien inguruan itzal iluneko lerro bat egiteko.

Gomendio garrantzitsua: ez ahaztu makillaje-brotxak garbitzea, behar bezala egon daitezen. Komeni da xaboi neutroz garbitzea eta etzanda lehortzen uztea.

Gogoan izan edizio mugatuko produktua dela; beraz, azkar ibili: izakinak agortu arte aurkituko duzu dendetan.

Beste gomendio batzuk

Begiak makillatzeko ideia bila bazabiltza eta begirada argiagoa nahi baduzu, horra begi-arkatz beixa, bost erabilera dituena.

Ikusi nola lortu primerako manikura zortzi pauso xume emanda.