Aprobetxatu gure barazki izoztuen abantaila guztiak

Zure sukaldean behar dituzun barazki izoztuak

2023ko irailaren 13a

Barazki izoztuak prestatzen dituzu? Aukera bikaina dira, eta gero eta gehiago zabaltzen ari dira elikadura zaindu nahi duten eta aldi berean kalitatea eta erosotasuna baloratzen dituzten pertsonen artean.

Barazki izoztuak eskura izateak joko handia emango dizu sukaldean. Ezinbestekoak dira zure izozkailuan.

Bestelakorik pentsa badezakegu ere, nutriente eta propietate guztiak mantentzen dituzte. Beraz, aukera egokia dira zure dieta orekaturako.

Barazki izoztuen abantailak

  • Aukera-ugaritasuna: mota guztietako platerak presta ditzakezu edozein teknika erabiliz (lurrunetan, labean, irakinda, salteatuta, arrautzaztatuta, zopa eta kremetan, tenpuran… egin daitezke).
  • Erosotasuna: behar duzunean erabil ditzakezu. Osagaiak zuritzeko edo ebakitzeko denbora eta lana aurreztuko dituzu. Hala, errazago eta bizkorrago prestatuko dituzu platerak. Gainera, ez da beharrezkoa zorro guztia kontsumitzea. Behar duzuna hartu, eta gainerakoa izozkailuan gorde dezakezu.
  • Kontserbazioa: gure zip itxiturei esker, elikagaiak ezin hobeto kontserbatzen dira. Ez dira hondatzen, eta patogenoak eta oxidazioa saihesten dira.
  • Nutrienteen kontserbazioa: barazkiak freskotasun-puntu onenean ultraizozten direnez, bitamina eta mineral guztiak mantentzen dituzte. Beraz, nutrizio-kalitate handia dute, eta gehiago irauten dute. Modu horretan, elikagaiak ez dira alferrik galtzen.
  • Denboraldiz kanpo eskura izatea: urte guztian jan ahal izatea ere alderdi interesgarria da; izan ere, gustukoen dituzun barazkien sasoia ez denean ere kontsumitu ahal izango dituzu.

Barazki izoztuen kalitatea mantentzeko jarraitzen dugun prozesua nolakoa den jakin nahi baduzu, esteka honetan ikus dezakezu.

4 errezeta Barazki izoztuekin. Urratsak

Aprobetxatu produktu hauek ematen dizkizuen erraztasuna, erosotasuna eta bizkortasuna, zure eguneroko elikaduran barazki gehiago sartzeko. Ikasi nahi duzu errezeta gozo-gozoak prestatzen barazki izoztuekin? Lanak erraztuko dizkizugu!

Tipula-zopa gratinatua

Ingredientes de Sopa de cebolla gratinada

1. Erabili zartagin edo eltze egoki bat; sueztitu 900 g tipula koilarakada 1 gurinetan eta 2 koilarakada oliotan. Eman gatza eta piperra. Gorritu su eztian 20 bat minutuz, estalkia jarrita, eta eragin noizean behin.

2. Tipula kolorea hartzen hasten denean, gehitu koilaratxokada bat irin, eta eragin.

3. Bota edalontzi-erdi brandy, irakinarazi eta, alkohola lurruntzen denean, gaineratu litro bat ur. Egosi 5-10 minutuz, pixka bat loditu arte. Bota gatz eta piper gehiago, behar badu.

4. Igurtzi gurinarekin 8-12 ogi-xerra, eta txigortu labean 5 minutuz, 180 ºC-an.

5. Zerbitzatu zopa laberako ontzi indibidualetan, jarri ogi txigortua gainean eta, amaitzeko, hautseztatu gazta arraspatuarekin.

6. Gratinatu 5 minutuz 220 ºC-an, eta listo.

Piper-frijitukia poché erako arrautzekin

Ingredientes para Sofrito de pimiento y huevo poché

1. Jarri olio apur bat zartagin batean eta sueztitu koilaratxokada bat baratxuri eta 450 g piper 10 bat minutuz, pixka bat bigundu arte. Eman gatza eta piperra.

2. Gaineratu lata bat tomate xehatu eta egosi su ertainean beste 10 minutuz. Bota gatz eta piper gehiago, behar badu.

3. Jarri ura eta koilarakada bat ozpin ontzi batean. Berotu, irakiten utzi gabe; gaineratu 4 arrautza, banan-banan, aldez aurretik burruntzaliarekin erdian zurrunbilo bat eratu ostean. Egosi 3 minutuz eta geroko utzi ur hotzetan.

4. Atera frijitukia platerean, eta jarri arrautzak gainean.

Oilaskoa baratxuriarekin

Ingredientes para Pollo al ajillo

1. Frijitu oilaskoa zartagin edo eltze zabal batean, olio ugaritan, ongi gorritu arte.

2. Frijitu ondoren, olio gehiegi baldin badago, kendu soberan dena.

3. Gaineratu erramu-hosto bat eta 25 g baratxuri. Utzi apur bat gorritzen. Ez dadila erre.

4. Bota berehala 200 ml ardo zuri, eta egosi 10-15 minutuz su eztian.

5. Zerbitzatu aurretik, bota gatz eta piper gehiago, behar badu.

Bakailaoa saltsa berdean

Ingredientes para Bacalao en salsa verde

1. Sueztitu 20 g baratxuri eta 150 g tipula ontzi batean, oliba-olio ugaritan.

2. Pasatu irinetatik 4 bakailao-solomoak, eta jarri ontzian, azala goraka dutela, 2 minutuz.

3. Bota 50 ml ardo zuri, utzi alkohola lurruntzen eta gaineratu 200 ml ur pixkanaka; aldi berean, eragin ontziari, bakailaoak bere zukua eta gelatina aska ditzan.

4. Egin bakailaoa 5 bat minutuz, leun-leun irakiten duela.

5. Jarri gatza behar badu, gaineratu perrexil ugari, eta zerbitzatu berehala.

Beste gomendio batzuk

Presta ezazu ilar-krema gozo-gozo bat. Bero jan dezakezu, eta, udan, epel ere har dezakezu.

Badakizu zein diren elikagai onenak jarduera fisikoaren fase bakoitzerako?