Aprobetxatu pikuen sasoia haien zapore bereizgarriaz eta propietate aberatsez gozatzeko.

Iritsi da pikuen sasoia!

2023ko uztailaren 21a

Presta zaitez pikuen zapore gozoaz gozatzeko eta sasoiko fruta honen propietate guztiak aprobetxatzeko. Espainian hazitako piku onenak eskaintzen dizkizu Mercadonak; Lleidan eta Alacanten jasoak dira gehienak.

Badakizu pikuek asko ematen digutela? Sar itzazu ahaztu gabe udako zure saski orekatuan. Haiei buruzko kontu batzuk kontatutako dizkizugu.

Pikuak eta uztapikuak... gauza bera dira?

Pikondoa da bi fruitu ematen dituen arbola bakarra. Urteko bi sasoitan ematen ditu. Pikuen uzta abuztua eta iraila bitartean izaten da. Ordurako heldu ez diren pikuek arbolan jarraitzen dute, eta uztapiku bihurtzen dira. Hurrengo urteko ekainean jasotzen dira haiek.

Uzta-garaiaz gainera, beste desberdintasun batzuk dituzte pikuek eta uztapikuek: pikuek kolore biziagoa eta zapore gozo eta aromatikoagoa dute; uztapikuak, aldiz, handiagoak, luzangak eta azal lodiagokoak dira eta ur gehiago dute.

Batzuk nahiz besteak oso osasungarriak dira, eta modu askotan kontsumi daitezke. Mercadonan aurkituko dituzun guztiak jatorri nazionalekoak dira.

Zein dira pikuen onura nagusiak?

Mercadonan zenbait piku-barietate eskaintzen dizkizugu. Guztiak dira balio energetiko altukoak eta zuntzetan, mineraletan, bitaminatan eta antioxidatzailetan aberatsak.

Hilabete beroenetan, zalantzarik gabe, sasoiko fruta kontsumitzea da onena. Eta pikuak aukera bikaina dira, gozo-gozoak eta nutritiboak direlako, modu askotan presta daitezkeelako eta zapore eta testura ugari eskaintzen dituztelako.

Kontsumitzeko ideiak

Ideas de consumo: ensalada de higos

Fruta honen propietateak ahalik eta gehien aprobetxatzeko, bera bakarrik kontsumitzea da onena. Baina zapore-barietate handiagoa bilatzen baduzu eta esperimentatzea atsegin baduzu, pikuek aukera ugari eskaintzen dizkizute:

  • Perfektuak dira entsaladei ukitu original eta exotikoa emateko. Zer iruditzen zaizu Piku-entsaladaren errezeta hau? Hemen dituzu urrats guztiak.
  • Gozo-gozo geratzen dira gaztarekin, haragiarekin eta arrainarekin. Esate baterako, sandwicha pikuekin, pinaziekin eta mozzarellarekin edo pikuz betetako oilasko-paparrak.
  • Paregabeak dira zure postreei ukitu gozoa emateko. Dasta ezazu, adibidez, jogurta pikuekin eta fruitu gorriekin.

Beste gomendio batzuk

Entsalada bertikalak egiteko 5 errezeta gomendatzen dizkizugu zure dieta orekatuan sartzeko. Pikuak ere jar diezazkiokezu gustukoen duzunari.

Ezagutu gure gelatinek eskaintzen dizkizuten aukera guztiak.

Freska zaitez gure hortxata eta kafe hotzekin. Ezin hobeak zure askarietarako.