Pasta barazkidun mota desberdinekin egiteko errezetak, zure udako entsaladak prestatzeko.

Pasta barazkidunak, uda zaporetsua eta koloretsua izan dezazun

2024ko ekainaren 07a

Zure pasta-plater gogokoenak zapore guztiarekin eta modu osasungarrian jan nahi dituzu? Gure Pasta barazkidunen eskaintza aukera egokia da zuretzat. % 100 gari gogorraren semolaz eta barazkiz egiten dira.

Gure hiru koloreko pastak, entsaladak prestatzeko aproposak, erakargarriak dira bisualki, eta ezinbestekoak dira udako zure saski orekatuan. Oso erraz prestatzen dira: paketean adierazitako denboran irakin, eta gogokoen dituzun osagaiekin konbinatu. Ez duzu besterik egin behar. Bizi ezazu uda zaporetsua eta koloretsua gure pasta barazkidunarekin!

Pasta barazkidunez egiteko hiru entsalada-errezeta

Freskoak eta prestatzen errazak dira entsalada hauek: ezin hobeak zure udako planetarako. Tuper batean sartu, eta noranahi eraman ahal izango dituzu. Bi lagunentzat!

Helize-entsalada pestoarekin

Ensalada de Hélices con pesto Mercadona

1. Irakin 200 g helize ur gazi ugaritan 9 minutuz, eta kendu ura iraztontzi batean. Ondoren, freskatu ur hotzarekin, ez dadin itsatsi.

2. Pasta hotza dagoela, nahasi 2 koilarakada inguru pesto, gaineratu 12 cherry tomate, erditik ebakita, eta 12 perla mozzarella. Bota gatza eta piperbeltza nahierara.

3. Amaitzeko, bota oliba-olio birjina estra apur bat, eta apaindu albaka-orri freskoekin.

Trottole- eta espinaka-entsalada

Ensalada de Trottole y espinacas Mercadona

1. Irakin 200 g trottole ur gazi ugaritan, 9 minutuz, eta kendu ura iraztontzi batean. Ondoren, hoztu pasta ur-zurrustaren azpian, ez dadin itsatsi.

2. Zartagin batean, oliorik gabe, salteatu 90 g urdaiazpiko-takotxo, ongi txigortu arte.

3. Ozpin-olioa prestatzeko, nahasi ontzi batean 6 koilarakada oliba-olio eta 2 koilarakada Modenako ozpin baltsamiko. Ongi irabiatu, emultsionatu arte, eta nahasi hoztutako pastari.

4. Gehitu 100 g espinaka fresko eta urdaiazpiko txigortua pastari, eta nahasi emeki, espinakak ez daitezen asko murriztu. Ondu gatzarekin eta piperbeltzarekin nahierara

5. Azken ukitua emateko, jarri haziak edo fruitu lehor birrinduak nahierara. Amaitzeko, bota beste ozpin-olio apur bat.

Tximeleta- eta ganba-entsalada

Ensalada de Pajaritas con gambas Mercadona

1. Irakin 200 g tximeleta ur gazi ugaritan, 9 minutuz. Ondoren, kendu ura pastari iraztontzi batean, eta hoztu urarekin, ez dadin itsatsi.

2. Pasta hoztutakoan, nahasi 2 koilarakada cocktail saltsa.

3. Desizoztu 150 g ganba, eta ongi lehortu paper xurgatzailearekin. Sueztitu olio apur batekin zartagin batean, zartagina ongi berotu ondoren. Bota gatza eta piperra, eta egin ganbak erabat.

4. Ebaki 150 g Iceberg uraza zerrenda finetan, nahasi pastarekin eta saltsarekin, 2 koilarakada arto gozorekin eta erditik ebakitako cherry tomate batzuekin. Bota gatza eta piperra, behar badu.

5. Gaineratu ganbak entsaladari, eta, amaitzeko, bota oliba-olio apur bat.

Pasta barazkiduna prestatzeko iradokizun hauek ikusi ondoren, aldatu zure menua beste oinarri eder batzuekin, entsalada hauek eta beste plater batzuk prestatzeko aukera izango baituzu; adibidez, gure arroz-eskaintza erabil dezakezu. Kontsultatu kinoarekin prestatzeko gure iradokizunak eta osoko pasta duten errezeta hauek. Entsalada bikainak presta ditzakezu gure glutenik gabeko Pastarekin ere.

Beste gomendio batzuk

Osatu zure entsaladak gure Maionesa-aukerarekin.

Sasoi egokia da ontziko entsalada bertikalekin saiakerak egiteko, aproposak baitira zure dieta orekaturako. Ikasi prestatzen!

Udan, eraberritu zure platerak gure udako Frutarekin, entsalada fresko-freskoak prestatzeko.