Hona hemen gure arroz-motak eta errezeta bat bakoitzeko.

Askotariko arrozak zure plater gogokoenak prestatzeko

2024ko martxoaren 22a

Zein da zure arrozik gogokoena? Luzea, basmatia, integrala...? Munduan gehien erabiltzen eta estimatzen den elikagaietako batean murgilduko gara, haren aberastasun eta aniztasunean: arroza. Izan ere, Mercadonan aukera-sorta zabala eskaintzen dugu.

Ahosabai guztiek gozatzeko aukerak ditugu, askotariko plateretarako egokiak: elaborazio tradizionalak zein berritzaileak, prestatu nahi duzun edozein errezetatara egokitzen den osagaia baita arroza. Arroz-mota bakoitzeko errezeta bat gomendatzen dizugu. Ezagutu nahi?

Errezeta bat gure arroz bakoitzeko

Arroz luzea

Prestatu arroz luzea, aukera arina eta moldakorra. Munduan gehien kontsumitzen den arroz-mota da. Egosi ondoren, testura soltea eta trinkoa du, oso gustagarria. Hornigai gisa, entsalada freskagarrietan edo nazioarteko sukaldaritzako errezetetan erabil dezakezu. Ausartu esperimentatzera, aukera asko daude!

Arroz luzea pilaf erara (2 lagunentzat)

Variedad de arroces para cocinar tus platos favoritos.

1. Garbitu basokada bat arroz luze, ura garbi ateratzen den arte.

2. Ebaki laukitxotan 2 arkume-txuleta, ondu gatz eta piperbeltzarekin, eta eman gainetik kanela- eta kumino-ukitu bat.

3. Kazola batean, bota olio pixka bat, eta gehitu birrindutako 2 baratxuri-ale. Jarraian, gaineratu okela, gorritu dadin.

4. Birrindu tipula bat eta 3 azenario, eta gehitu kazolara. Biguntzen direnean, gehitu 50 g gurin. Dena egosita dagoenean, gaineratu 60 g mahaspasa (nahierara) eta iltze-ale bat.

5. Gehitu uretan pasatutako arroza, eta nahastu ondo. Gaineratu 500 ml oilasko-salda bero, eta irakinarazi. Kozinatu su bizian 10 minutuz. Ia salda guztia lurrundu denean, estali eta jaitsi sua minimora. Kozinatu 5 minutu gehiago, itzali sua eta utzi pausatzen.

6. Zerbitzatu platerean, eta hautseztatu xehatutako mendafin-hostoak. Ahoa gozatzeko prest!

Arroz biribila

Arroz biribila oso ezaguna da zaporeak bikain xurgatu eta transmititzen dituelako. Testura krematsua du, ezin hobea plater tradizionaletarako, baita osagaien zaporea areagotu beharra duten errezetetarako ere. Eskaintzen duen aukera zabalari esker, hornigai aparta da sukaldaritzako elaborazio ugaritarako, hala etxeko klasikoak nola plater landuagoak prestatzeko. Zuri nola gustatzen zaizu?

Arroz-esnea (4 lagunentzat)

Variedad de arroces para cocinar tus platos favoritos.

1. Berotu 3 L esne, irakin arte. Gehitu limoi baten azala, kanela-zotz bat, banilla-aroma tanta 2 eta gatz pixka bat.

2. Gehitu esne beroari 150 g arroz biribil, eta eragin 30 minutuz, leunki eta etengabe.

3. Gaineratu 125 g gurin, eta eragin beste 40 minutuz, su oso txikian.

4. Igo sua pixka bat, eta gehitu 300 g azukre.

5. Banatu arroza banakako ontzietan, eta utzi giro-tenperaturan hozten.

6. Apaintzeko, zerbitzatu aurretik, hautseztatu kanela-hauts apur bat.

Arroz lurruneztatua

Variedad de arroces para cocinar tus platos favoritos.

Arroz hau ez da gehiegi egosten, ez itsasten, ezta galkatzen ere. Aleak solte geratzen dira, eta bikain kontserbatzen. Hortaz, ezin hobea da entsaladak, hornigaiak eta eramateko edo gordetzeko janariak prestatzeko. Gainera, almidoia gutxitu zaionez, ez du hainbeste koipe xurgatzen.

Arroz lurruneztatua duten bi errezeta ezagutu nahi?

Basmati arroza

Arroz hau sukaldaritzako perla bat da, aromagatik eta ale fin oso luzeengatik ezaguna. Aukera bikaina da bakarrik kontsumitzeko zein hainbat plater laguntzeko. Hornigai aparta izateaz gain, ezin hobea da entsaladetarako eta ekialdeko sukaldaritzako errezetetarako.

Tikka masala oilaskoa basmati arrozarekin (2 lagunentzat)

Variedad de arroces para cocinar tus platos favoritos.

1. Moztu oilasko papar bat tiratan, ondu gatz eta piperbeltzarekin, eta salteatu zartaginean olio pixka batekin.

2. Oilasko zerrendak ia kozinatuta daudenean, gehitu pakete bat tikka masala saltsa, eta utzi irakiten 5 minutuz.

3. Ur gazi ugaritan, irakin 250 g basmati arroz 10 minutuz, eta xukatu.

4. Zerbitzatu oilaskoa arrozarekin. Nahi izanez gero, hautseztatu martorri fresko xehatua.

Arroz integrala

Zuntz ugari duenez, arroz integralak gehiago asebetetzen du, arroz zuria baino motelago digeritzen baita. Ikasi osagai moldakor hau erabiltzen zure plater gogokoenetan sartzeko.

Arroz integralezko entsalada feta gaztarekin (2 lagunentzat)

Variedad de arroces para cocinar tus platos favoritos.

1. Ur ugaritan, egosi 200 g arroz integral. Egosita dagoenean, xukatu eta azkar lehortu (35 minutu inguruko egosketa).

2. Ontzi egoki batean, nahastu arroza, 25 g errukula eta 10 cherry tomate erditik moztuta.

3. Gehitu tipula gorri laurdena, juliana eran mehe ebakita, pepino bat kubo txikitan, 3 koilarakada oliba beltz xerratan, 75 g feta gazta eta mendafin ukitu bat.

4. Ondu gatz eta piperbeltzarekin nahierara, eta gatzozpindu oliba-olioarekin.

Zer beste arroz-mota topatuko duzu Mercadonan?

Variedad de arroces para cocinar tus platos favoritos.

Presaka zoazen egun horietarako, edo zure otorduak erosoago prestatu nahi dituzunerako, baditugu beste arroz-aukera batzuk, jateko prest. Berotu zartagin edo mikrouhin-labean eta kito!

  • Arroz zuri egosia ontzitxoan
  • Basmati arroza ontzitxoan
  • Arroz integrala ontzitxoan
  • Aurrez egositako arroz ultraizoztua. Banakako 6 pakete erosotan, une bakoitzean behar duzun kopurua dosifikatzeko.

Arroza ez beste aukera batzuk nahi badituzu, probatu kinoa zuria eta gorria ontzitxoan.

Arroza prestatzeko zenbait aholku

Variedad de arroces para cocinar tus platos favoritos.

Zapore-, ehundura- eta kolore-aukera zabala eskaintzen du arrozak. Kozinatzeko eskaintzen duen aukera-aniztasunaz gain, energia-iturri bikaina da arroza, dieta orekatu baterako funtsezko diren karbohidrato konplexuak eskaintzen baititu.

Zein da arrozaren eta uraren arteko proportzio zuzena?

Variedad de arroces para cocinar tus platos favoritos.

Eskarmenturik gabeko arroz-sukaldarien ohiko zalantza da horixe. Arroza prestatzerakoan, uraren proportzioa funtsezkoa da emaitza ezin hobea lortzeko, baina desberdina da arroz-motaren eta norberaren gustuen arabera. Oro har, hauek dira gomendioak:

Variedad de arroces para cocinar tus platos favoritos.

Eskarmenturik gabeko arroz-sukaldarien ohiko zalantza da horixe. Arroza prestatzerakoan, uraren proportzioa funtsezkoa da emaitza ezin hobea lortzeko, baina desberdina da arroz-motaren eta norberaren gustuen arabera. Oro har, hauek dira gomendioak:

Variedad de arroces para cocinar tus platos favoritos.

Arroza prestatu aurretik, funtsezkoa da behar bezala garbitzea. Prozesu horrek almidoi-soberakina kentzen du arroz-aleen gainazaletik, testura itsaskorra eta eskasa saihesteko. Gainera, arroza txorrotako ur azpian garbitzeak lagundu egiten du prozesatzean edo etxean biltegiratzean hartutako zikinkeriak kentzen. Horrela, kontsumitzeko kalitatezkoa den arroz garbia bermatuko dugu, eta esperientzia gogobetegarriagoa lortuko dugu sukaldean.

Beste zenbait gomendio

Animatuko al zara haragi- eta barazki-paella hau prestatzera? Erabili arroz biribila. Gure urratsei jarraituta, ezin gozoagoa aterako da.

Ezagutzen al duzu Mercadonako ekialdeko tabulea? Oso gozoa da, eta ez duzu berotu beharrik.

Gure haziekin, eguneroko platerak aberastu ditzakezu. Sesamoa, lihoa, chia... Probatu itzazu!