Paellarako saldarekin eginiko haragi- eta barazki-paellaren errezeta, zure gonbidatuak aho bete hortz uzteko plater gozo-gozoa.

Mercadonako saldarekin eginiko haragi- eta barazki-paellaren errezeta

2018ko abuztuaren 02a

Familiarekin edo lagunekin biltzea oilasko- eta untxi-paella bat jateko berezia da beti, baina osagaiak egoki nahastu behar dira, bikain gera dadin.

Pausoz pauso azalduko dizugu haragi-paella goxo bat nola prestatu oilasko eta untxiarekin. Gomendatuko dizkizugun barazki denak aprobetxatuko ditugu, bai eta, batez ere, Mercadonako haragi-paellarako salda frijitukia ere. Denok mahaira!

Jarraitu hemen paellarako saldarekin eginiko haragi- eta barazki-paellaren errezeta:

4 pertsonarako osagaiak:

  • Oilasko erdia zatituta
  • Untxi erdia zatituta
  • 1 brik haragi-paellarako salda frijitukia
  • Ale biribileko 400 g arroz
  • 300 g leka
  • 150 g limako babarrun izoztua
  • 1 edo 2 alkatxofa
  • Oliba-olioa
  • Gatza

Pausoz pauso:

Jarraitu pausoz pauso errezeta zaporetsu hori, Mercadonako paellarako saldarekin haragi- eta barazki-paella bat prestatzen ikasteko.

1. Bota olioa paella-ontzian.

 Receta de Paella de Carne y verduras Paso 1

2. Gorritu zatitutako oilaskoa eta untxia bost eta hamar minutu artean.

Receta de Paella de Carne y verduras Paso 2

3. Gehitu lekak.

 Receta de Paella de Carne y verduras Paso 3

4. Arin frijitu dena elkarrekin 15-20 minutuz su ertainean eta gehitu gatza.

Receta de Paella de Carne y verduras Paso 4

5. Isuri haragi-paellarako salda frijitukia eta handitu suaren indarra.

Receta de Paella de Carne y verduras Paso 5

6. Itxaron irakin arte.

 Receta de Paella de Carne y verduras Paso 6

7. Gehitu 400 g arroz (100 g pertsona bakoitzeko).

 Receta de Paella de Carne y verduras Paso 7

8. Gehitu alkatxofak laurdenetan zatituta.

Receta de Paella de Carne y verduras Paso 8

9. Bai eta limako babarruna ere.

Receta de Paella de Carne y verduras Paso 9

10. Eragin denari eta nahastu, osagaiak paella-ontzian sakabanatu daitezen.

 Receta de Paella de Carne y verduras Paso 8

11. Mantendu irakite-puntua bizi 10 minutuz gutxi gorabehera eta beste 5 minutuz su ertainean. Ez gehiago eragin.

 Receta de Paella de Carne y verduras Paso 11

180802 Receta de Paella de Carne y verduras Paso 12

12. Utzi jalkitzen minutu batzuez eta zerbitzatu plateretan edo jan paella-ontzitik.

 Receta de Paella de Carne y verduras Paso 13

Receta de Paella de Carne y verduras Paso 14

Mahaikideei Mercadonako paellarako saldarekin eginiko haragi-paellaren errezeta hori zerbitzatzen diezunean, haien guztien platerik gustukoena bihurtuko da.

Beste gomendio batzuk

Paella prestatu bitartean, zure gonbidatuekin batera jan ditzakezu udako aperitiboak: askotariko snackak, fruitu lehorrak eta partekatzeko beste elikagai batzuk.

Paella zaporetsua amaitzean, postre fresko eta arina hartu nahiko duzue, adibidez, Mercadonako izozki berriak: Mini Nocciola eta Kakao-gailetadun Esne-gainezko Kono Ertaina.