Aurtengo udan, igerilekuan edo lagunekin antolatutako piknik batean zaudela, probatu snackik goxoenak: Mercadonaren udako aperitiboak.

Udako aperitiboak, lagunekin partekatzeko goxo-goxoak

2018ko uztailaren 13a

Arratsalde pasa lagunekin, afaldu aurreko mokadutxoa familiarekin, piknik atsegin bat edozein egunetan... Mercadonako udako aperitiboak egoki-egokiak dituzu edozein unetarako eta, bereziki, besteekin partekatzeko.

Aperitibo-proposamen batzuk egingo dizkizugu, gustu guztietarako snack goxo eta plater gustagarriak parteka ditzazun udan zure ingurukoekin.

Hacendado fruitu lehorrak

Dastatu Hacendado snackak: zapore-nahasketa ezin hobea! Almendra frijitua, intxaur azalgabea eta pistatxo txigortuak dituzu aukeran.

Aperitibo goxo-goxoa, eguneko edozein unetarako egokia.

Fruta gordina Hacendado jogurt-saltsarekin

Udarako proposamen original eta freskagarria. Fruta-zatiak, Hacendado jogurt-saltsa paregabearekin gozatuak. Zur eta lur utziko dituzu zure gonbidatuak!

Beste konbinazio batzuk egin ditzakezu; piperra, pepinoa eta azenarioa, adibidez, freskoak eta sasoikoak baitituzu Mercadonan. Prestatu plater batean, Hacendado jogurt saltsa erdian jarriz, mokadu bakoitza ahogozatzeko.

Udako frutarekin egindako broxetak

Aprobetxa ezazu udako fruta goxoa, eta prestatu broxeta ikusgarriak. Aperitibo original eta goxo-goxoa.

Aukeratu sandia, meloia eta kiwia Mercadonako frutategian. Egin zati txikiak, tamaina bertsukoak denak. Sartu fruta bakoitzaren zati bat edo bi zurezko broxeta bakoitzean, eta fresko-fresko zerbitzatu!

Hacendadoren antxoa-xerrak eta muskuiluak eskabetxean

Konbinazio ezin erakargarriagoa. Antxoa-xerra goxoak are gustagarriagoak dira Hacendadoren eskabetxeko muskuiluekin konbinatuta.

Plater banatan jarri antxoak eta muskuiluak, gonbidatuek nahieran konbina ditzaten, eta eskaini ogi pixka bat, pieza bakoitzari laguntzeko. Udako aperitiborik gustagarrienak izango dira!

Gazta kurruskarizko snacka

Snack desberdin eta goxo-goxoa. Labean egindako Hacendado gazta kurruskarizko snackak osagai bakarra du: gazta.

Zerbitzatu banako plateretan, entsalada edo krema hotz nahiz beroen osagarri, ogi-txigorkia balitz bezala.

24 g-ko dosi bakarreko poltsatxo erosoetan saltzen da. Hala, ireki, eta edozein unetan duzu zerbitzatzeko prest snacka. Gainera, ez du laktosarik, ezta glutenik ere.

Askotariko bonboi-izozki txikiak

Arratsa ondo bukatzeko izozki-aukera ezin hobea. Aprobetxatu 4 txokolate-zaporeko 12 bonboi-izozki txikiak, eta eman aukeratzeko zure gonbidatuei.

Askotariko bonboi-izozki txikiak ahogozagarri paregabea dira udako arratsetarako. Txokolate esnedunekoa, txokolate beltzekoa, txokolate zurikoa eta txokolate eta almendraduna daude aukeran.

Beste gomendio batzuk

Mercadonaren udako aperitibo goxoei laguntzeko, Steinburg % 0,0 garagardo glutenik gabea duzu aukerarik freskagarriena denentzat, zeliakoentzat ere egokia baita.

Gonbidatuak txundituta uzteko aukera gehiago nahi badituzu, Mercadonaren aperitiboak dituzu aukeran, lagunekin edo etxekoekin elkartzen zarenerako.