Nuevas semillas en tu Mercadona

Dagoeneko zenbait hazi berri disfruta dezakezu zure Mercadonan

2016ko azaroaren 15a

Txia, Liho, Ekilore eta Kalabaza Haziak badituzu Mercadonan eskura dagoeneko, baita Hazien Nahasketa konbinazio ezin hobea ere, bere onura guztiez goza ahal dezazun, bai beste ezer gabe hartzeko, bai eguneroko platerak aberasteko idealak baitira.

Txia Haziak Mercadonan

Onura gehien ekarriko dizuten hazietakoak dira Txia Haziak. Bizimodu osasuntsu bat izate aldera, abantaila handiak eskaintzen dizkizute hazi hauek:

  • Odoleko kolesterolaren mailak mantentzen laguntzen du
  • Zuntz portzentaje eta asetzeko ahalmen handia

Nola hartu Txia Haziak

Mercadonaren Txia Haziak eskaintzen dizkizuten abantail osasuntsu guztiez gozatu nahi baduzu, egunean bi zopa-koilarakada hartzea gomendatzen dizugu, modalitate hauetako bati jarraituz:

  • Janari eta edarietan hautseztatuak. Entsalada edo jogurtekin nahasturik, edota zuku, smoothie eta irabiakietan. Gainetik hautseztatu, eta jateko prest egongo dira.
  • Asetzeko ahalmen handiagoa izan dezaten, ipini beratzen zenbait minututan, gelatina bat eratu arte; ondoren, ezer gabe har dezakezu, eta baita jogurta edo zure edari gustukoenekin ere.

Liho Haziak Mercadonan

Orain Liho Haziak ere badituzu zure Mercadonan, zuntz-iturri ezin hobea izateagatik nabarmenak eta, hortaz, idorreriaren kontrako laguntza eraginkorra.

Nola hartu Mercadonaren Liho Haziak, hauek hobeto disfrutatu eta beren onurei etekin osoa ateratzeko:

  • Nahi bezala kontsumi ditzakezu. Osorik, paketean aurkituko dituzun moduan, edo ehotuak, jogurt, zuku, esne, edo entsaladatan nahastu eta berehala hartuz.
  • Nahiago baduzu, gauez beratzen utz ditzakezu, eta hurrengo goizean ura eta haziak hartu.

Mercadonaren Hazien Nahasketa

Orain Hazien Nahasketa ere badaukazu eskura.
Onura ugari ekartzeaz gain, zure platerei oso zapore ona eta originaltasuna emango dizkieten 5 haziren konbinazio ezin hobea da.

Honako hauek dira Mercadonaren Hazien Nahasketak dakartzan 5 haziak: Lihoa, Sesamoa, Urdamuturra, Ekilore pipitak eta Kalabaza pipitak.


Ekilore eta Kalabaza Hazi Naturalak

Ekilore eta Kalabaza Hazi Naturalak ezagutzen dituzu, gatzik gabekoak eta
txigortu gabeak?

Besteen artean ezagunenak, gosegarri moduan hartu ohi dira. Gordinik eta gatzik gabe hartuz, bere onura guztiak balia ditzakegu.
Zuntz asko dutenez, asetasuna ekarri eta idorreriari kontra egiten diote.

Beste Zenbait Iradokizun

Zure dieta are gehiago aberasteko, Mercadonako Kinoa gomendatzen dizugu, proteinak eta zuntza izateaz gain, zopa, entsalada eta arrozetan har dezakezuna.