Imagen cabecera Infusiones funcionales

Infusio Funtzionalak aukeran

2021ko maiatzaren 12a

Uda hurbiltzen ari da, eta prestatzeko unea iritsi da. Zaintzea eta elikadura askotariko eta orekatua duen bizimodua gustatzen bazaizkizu, gure Infusio Funtzionaletan aurkituko duzu urteko garai horretarako funtsezkoa den lagun bat.

Elikadura-osagarri hauek lagungarri izan ditzakezu zaintzeko eta datorren udarako prestatzeko. Ezagutu infusio funtzionalak!

Prestatu udarako gure Infusio Funtzionalekin!

  • Azeri-buztana: likidoak kanporatzen laguntzen duen elikadura-osagarria.

Texto 1 Imagen Infusiones funcionales

  • Figura: landare aromatizatuen nahastea. Likidoak kanporatzen eta heste-igarotzea hobetzen laguntzen duen elikadura-osagarria.

Texto 2 Imagen Infusiones funcionales

  • Gantz-erretzailea: landare aromatizatuen nahastea. Metabolismoa aktibatuz gantz lokalizatua desagerrarazten laguntzen duen elikadura-osagarria.

Imagen Texto 3 Infusiones funcionales

Nola erabili

  • Jarri poltsatxoa 200 ml ur irakinetan eta utzi 5-8 minutuz.
  • Ez sartu poltsatxoa mikrouhin-labean.
  • Nahi bezala edulkoratu eta/edo izotza gehitu daiteke, oso hotza hartzeko.

Argibideak

  • Figura: Poltsatxo bat egunean. Haurdun bazaude edo bularra ematen ari bazara, ez hartu. Ez eman 12 urtetik beherako haurrei. Ez kontsumitu bi astez baino gehiagoz, espezialista batek gomendatuta ez bada.
  • Gantz-erretzailea: Iragazki-poltsatxo bat egunean. Haurdun bazaude edo bularra ematen ari bazara, medikuari galdetu. Ez eman 12 urtetik beherako haurrei.
  • Azeri-buztana: Ez hartu egunean 3 iragazki-poltsatxo baino gehiago. Haurdun bazaude edo bularra ematen ari bazara, medikuari galdetu.
  • Ez gainditu gomendatutako eguneko kantitatea. Elikadura-osagarriek ezin dituzte ordezkatu elikadura askotariko eta orekatua eta bizimodu osasungarria. Ez utzi haur txikien eskueran eta begi-bistan.

Beste gomendio batzuk

Uda hementxe bertan denez, infusio hauei buruz ez ezik, jaso informazioa zelulitiserako tratamendu hauei buruz.