Gure matcha tea prestatzeko hainbat era erakutsiko dizkizugu.

Ikasi hainbat era matcha tea egiteko, beti arrakasta duen japoniar tea

2024ko maiatzaren 20a

Probatu al duzu matcha tea? Izatez Japoniakoa da, eta funtsezkoa da hango tearen zeremonia tradizionalerako.

Kalitate handiko te hori te berdearen hosto osoetatik lortzen da. Laborantza-, bilketa- eta lehortze-prozesu berezi baten ondoren, te-hostoaren mami purua bakarrik ehotzen da, hauts berde bizi bat lortu arte. Matcha hartzen duzunean, te-hostoaren % 100 edaten ari zara.

Nabarmena da haren zapore leuna eta usain freskoa.

Gure matcha tea oso erraza da eramaten, zorro praktikotan bilduta dagoelako, energia-ekarpen azkarraz goza dezazun edozein leku eta unetan. Nola prestatu? Erraz-erraza da. Nahikoa duzu zorro baten edukia botila bete uretan botatzea eta astintzea eramateko edari energetiko erraza eta osasungarria lortzeko. Erraz-erraz.

Etxean gozatzea gustukoago baduzu, hona hemen iradokizun batzuk. Matcha teak bere ezaugarriak mantentzen ditu, edozerekin nahasita ere.

Matcha te tradizionala

Té matcha estilo tradicional Mercadona

Berotu ura.

Bahetu zorro bete matcha iragazkiarekin, kikara, bol edo edalontzi batean, nahasketa uniformea eta pikorrik gabea lortzeko.

Tamizar 1 sobrecito de matcha Mercadona

Bete urez kikararen erdia.

Nahasi gogoz tea guztiz disolbatu arte.

Bota gainerako ura, beroa zein hotza, eta jarraitu nahasten azalean aparra agertu arte. Apar gehiago nahi baduzu, irabiagailu bat erabil dezakezu. Gainera, gozatu nahi izanez gero, kanela apur bat bota dezakezu gainean.

Matcha zure smoothie bowlean

Matcha en smoothie bowl Mercadona

Prestatu smoothie energetiko eta gozo-gozo bat zure gosari eta askarietarako. Gure proposamena da zure frutarik eta edari begetalik gogokoenak nahastea. Ikusiko duzu zeinen gauza erraz eta bizkorra!

Gure nahasketarik gogokoenak, matcha teaz gain, jogurt grekoa, platanoa, marrubiak eta, gainetik, chia-haziak ditu. Aski da jogurta matcha tearekin nahastea eta hautatutako frutekin apaintzea.

Irabiaki antioxidatzailea matcharekin

Batido detox té matcha Mercadona

Lortu energia-, bitamina- eta mineral-dosia eguna hasteko, gure ziazerba, matcha te eta marrubizko irabiakia chia haziekin hartuta. Zerbitzatu fresko-fresko, eta gozoago nahiago baduzu, bota datil bat ere.

Nahasketa zoragarria da, marrubien gozoa eta ziazerben ukitu freskoa bateratzen dituelako. Gainera, freskagarri indargarri gisa har dezakezu arratsalde erdian edo indar-bultzada bat behar duzun orotan.

Batir té matcha Mercadona

Matcha latte

Batir té matcha Mercadona.

Matcha gogoko baduzu eta haren ezaugarri energetikoez gozatu nahi baduzu, baina zapore leunagoa nahiago baduzu, matcha latte eder bat presta dezakezu urari esnea edo zure edari begetal gustukoena botaz. Zerbitzatu esnea hotz-hotz ukitu freskagarria nahi baduzu.

Beste gomendio batzuk

Hona hemen hainbat ideia gorputza egun osoan hidratatuta izateko.

Hona hemen gure edari begetalen sorta: oloa, arbendolak, hurrak, soja eta abar.

Gure edari energetikoek zapore erakargarria eta freskagarria dute, eta aukera ematen dute indarrak berritzeko eta adi-adi egoteko.