Ezagutu uda honetan dasta ditzakezun sasoiko fruta guztiak eta haien propietateak.

Udako fruta, mundu zaporetsua eta osasungarria

2024ko maiatzaren 20a

Udako fruta naturaren opari paregabea da. Urte-sasoi honetan gorenera iristen dira frutak: sandia urtsuak, marrubi gozoak, melokotoi freskagarriak... askotarikoak eta zaporetsuak dira aukerak.

Etorri gurekin Mercadonan aurki ditzakezun sasoiko frutarik ahogozagarrienen errepasoa egitera. Ikusi zer onura dakartzaten eta nola atera diezaiekezun etekinik handiena. Egin ezazu bat Mercadonaren udako fruten jaialdiarekin!

Udan sasoiko frutak kontsumitzearen onura guztiak

Freskotasun eta zapore optimoa: sasoiko frutak heltze-puntu egokian biltzen dira, eta freskoak eta zaporetsuak izatea bermatzen du horrek.

Nutrizio-balio handia: sasoiko frutak oso elikagarriak dira, beren ingurune naturalean eta baldintza onenetan hazi direlako. Immunitate-sistema indartzen eta gorputza gaixotasunetatik babesten laguntzen duten bitaminaz, mineralez eta antioxidatzailez beteta daudela esan nahi du horrek. Gainera, unerik onenean kontsumitzen dituzunez, hobeto aprobetxatzen dituzu haien onura guztiak.

Barietatea dietan: zure dietan sasoiko fruten aukera zabala sartzeak zapore, ehundura eta kolore desberdinez gozatzeko aukera ematen dizu, eta elikadura orekatuagoa lortzen laguntzen dizu horrek.

Hidratazio naturala: udako fruta askok, hala nola sandiek, meloiek eta marrubiek, ur asko izaten dute; hori dela eta, gorputza hidratatuta mantentzen eta deshidratazioa prebenitzen laguntzen dute udako egunik beroenetan.

Frutak bere horretan kontsumitzeaz gain gogoko baduzu haiekin plater freskagarriak prestatzea, hona hemen zenbait errezeta goxo: baratze-marrubien gazpatxoa, sandia-gazpatxoa limoi eta jengibrearekin eta baratze-marrubiak banilla-izozkiarekin. Errezeta udatiarragorik, ezinezkoa!

Freskagarriak: udako frutak, hain freskagarriak eta urtsuak izanik, aukera ezin hobea dira beroari aurre egiteko eta gutizia goxo bat modu osasungarrian asebetetzeko. Gainera, zuntz asko dutenez, asetasun-sentsazioari luzaroago eusten laguntzen dute.

Kaloria urrikoak: udako fruta asko kaloria eta koipe gutxikoak dira berez; hori dela eta, aukera ezin hobea dira pisu egokia mantendu nahi dutenentzat.

Zer udako fruta aurki ditzakezu ekainean?

Mercadonan ekainean aurkituko dituzun fruten propietate nagusietako batzuk nabarmenduko ditugu.

Frutas de temporada en junio Mercadona

Mertxika horia: kolore sutsukoa eta zapore gozokoa, mertxika horia C bitaminaren iturria da.

Nektarina: oso freskagarria eta urtsua, kaloria gutxikoa, eta aberatsa antioxidatzaile eta bitaminatan.

Gereziak: aberatsak C bitaminatan, konposatu antioxidatzailetan eta hanturaren kontrako konposatuetan. Uda honetarako, eman begiratu bat gereziekin egiten diren 3 errezeta hauei.

Paraguaioa: C bitaminaz eta B taldeko beste batzuez hornituko zaituen udako beste gutizia bat.

Aran gorria: urtsua eta zaporetsua izateaz gain, bitamina eta zuntz ugari du.

Sandia: ur-eduki handia duenez, aukera bereziki freskagarria da udan hidratazioari eusteko. Gainera, kaloria gutxi eta bitamina ugari ditu.

Marrubiak: frutatxo gozo eta zaporetsu hauek C bitaminaren, zuntzaren eta antioxidatzaileen iturri bikaina dira.

Abrikota: laranja-kolore biziko fruta haragitsu hau A bitaminaren iturria da.

Meloia: freskagarria eta gozoa. Ur, bitamina, zuntz, mineral eta antioxidatzaile ugari ditu.

Uztapikuak: zuntz- eta potasio-iturri bikaina dira. Aipatzekoak dira haien zapore paregabea eta testura leuna, bai eta asetzeko eta libragarri gisa duten ahalmen handia ere.

Galia meloia: gozoa eta usaintsua, C bitaminatan eta potasiotan aberatsa da.

Zer udako fruta aurki ditzakezu uztailean?

Ezagutu Mercadonan uztailean aurkituko dituzun fruten propietate batzuk. Hilabete honetan hasten direnak nabarmenduko dizkizugu:

Frutas de temporada en julio

Aran horia: aran-mota honek bereizgarri ditu bere eztitasun orekatua eta testura urtsua. Antioxidatzaile eta zuntz ugari ditu, eta osasun kardiobaskularra eta digestiboa hobetzen ditu.

Hazirik gabeko mahatsa (zuria, gorria eta beltza): beste fruta haragitsu bat, antioxidatzailetan, bitaminatan eta mineraletan aberatsa, eta zuntz-ekarpen handikoa. Ezagutu mahatsari buruzko xehetasun gehiago.

Zer udako fruta aurki ditzakezu abuztuan?

Abuztutik aurrera Mercadonan aurkituko dituzun fruten propietate batzuk laburbilduko ditugu.

Frutas de temporada en agosto Mercadona

Claudia arana: haragi mamitsuko fruta gozo honek antioxidatzaile, bitamina eta zuntz ugari ditu.

Pikuak: azal leun eta haragi gozo eta eztitsuko fruta hauek zaporetsuak eta elikagarriak dira. Zuntz eta antioxidatzaile ugari dute, eta kaltziotan eta magnesiotan aberatsak dira. Pikuak kontsumitzeko zenbait ideia emango dizkizugu. Ez ahaztu pikuak zure saski orekatuan sartzea.

Beste gomendio batzuk

Poltsikoko fruta % 100 fruta da. Adin guztietarako da egokia, eta edozein unetan erabil dezakezu. Eramateko erraza eta 5 zapore desberdinetakoa.

Pepinoa, fruta, limoia eta mendafina duten izotz-puska original hauek ezin hobeak dira udan freskatzeko.