Ikasi gereziak darabiltzaten 3 errezeta gozo-gozo prestatzen.

Ikasi sukaldean gereziak erabiltzen: 3 errezeta gozo-gozo

2023ko ekainaren 01a

Gustuko dituzu gereziak? Fruta hau aukera bikaina da, zapore on-ona duelako eta mantenugaitan aberatsa delako.

Nahasezinak dira: kolore gorri erakargarria eta testura atsegina dute, eta C eta A bitaminak eta potasioa dituzte. Gainera, zuntza dute, digestio ona izateko.

Mercadonan, Espainiako gereziak dituzu sasoi osoan.

Ezin dira falta zure saski orekatuan, oso moldakorrak baitira eta era askotara jan baitaitezke. Jakina, beste frutak bezala, gordinik jatea da onena, naturalean, haien propietate guztiak jasotzeko.

Hala ere, azkenburuko, irabiaki, marmelada eta bestelakoen bidez ere sar ditzakezu zure dietan, edo 3 errezeta bikain hauen bidez. Ikasi sukaldean gereziak erabiltzen; geuk irakatsiko dizugu!

Ikasi gereziak darabiltzaten 3 errezeta oso gozo prestatzen

Gerezi-tarta

Tarta de cerezas

Ikasi 8-10 lagunentzako Gerezi-tarta zoragarri hau prestatzen xehetasun guztiekin.

1. Kendu hezurra 800 g gereziri, ebaki erditik eta utzi beratzen 180 g azukrerekin eta banilla-esentziaren tanta batzuekin (ahal dela, gau osoan).

2. Gehitu 3 koilarakada arto-irin fin gerezi-nahasketari.

3. Berotu labea aurretik, 220 °C-an.

4. Estali moldea ore hautsiaren paketean datorren paperarekin. Luzatu orea moldera egokitzeko eta hondo guztia eta ertzak estaltzeko.

5. Bota gerezi-nahasketa guztia orearen gainera, eta zabaldu modu uniformean.

6. Moztu bigarren orea 8-10 bat mm zabaleko zerrendatan.

7. Jarri zerrendak horizontalean eta bertikalean gerezien gainean, burdin sarea balitz bezala, eta zabaldu arrautza irabiatu bat.

8. Laberatu 15 minutuz, beheko aldea piztuta; gero, jaitsi tenperatura 200 °C-ra eta utzi beste 35 minutuz, gorrituta ikusten duzun arte. Utzi hozten moldetik atera gabe, ez hausteko.

9. Zerbitzatu zatitan. Nahi izanez gero, lagundu mendafin-hostotxo batez eta banillazko izozkiz.

Gerezi-chutneya

Chutney de cerezas, receta con cerezas

Ezagutu errezeta honen osagaiak eta urratsez urratseko azalpen ilustratua.

1. Kendu hezurra 900 g gereziri.

2. Txikitu 3 tipula, juliana eran, eta birrindu 10 g jengibre.

3. Lapiko batean, jarri hezurrik gabeko gereziak, tipula, jengibrea eta kanela-zotz bat. Bota gatza eta piperra.

4. Jarri 6 koilarakada sagar-ozpin eta beste 8 panela.

5. Egosi su ertainean, estalita, 35 minutuz.

6. Jaitsi sua likidoa lurrundu arte.

7. Platereratu gehien gustatzen zaizun moduan. Adibidez, zuntz- eta sesamo-ogiarekin, urdaiazpiko egosiarekin edo askotariko gaztekin.

Gerezi-, balerianela- eta burrata-entsalada

Ensalada de cerezas, canónigos y burrata

Prestatu 2 lagunentzako errezeta hau; udarako ezin hobea da!

1. Zartagin batean, salteatu 40 g hirugihar, gorritu arte. Utzi paperaren gainean, koipea xurga dezan.

2. Ebaki gerezi batzuk erditik eta kendu hezurra.

3. Txigortu apur bat 2 koilarakada hazi zartagin batean, oliorik gabe.

4. Entsalada prestatzeko, jarri balerianela lehenik (100 bat g), eta, ondoren, erdian, burrata bat, hirugiharra, gereziak eta haziak.

5. Ondu gatzez eta olioz, eta zerbitzatu.

Beste gomendio batzuk

Jogurt-bowl orekatuenak proposatzen dizkizugu gosari, askari, afari eta bestelakoetarako. Gustu guztietarako!

Kirola egiten baduzu, kirola egin aurretik, bitartean eta ondoren zaindu behar duzu elikadura. Hartu kontuan jarduera fisikoko fase bakoitzerako gure gomendioak.