Gustuko duzu platerak mostazaz laguntzea? Saltsa ezagun hau gauza askotarako erabiltzen da, eta zapore asko ditu. Erabili diren osagaien arabera, gozoagoa edo minagoa izango da.
Hanburgesak, sandwichak, saltxitxa-ogitartekoak, etab. ontzeko erabiltzen dute gehienek, baina beste gauza askotarako erabil daiteke. Saltsa-, adobo- eta marinatu-errezeta askotako funtsezko osagaia ere bada.
Mercadonak mota askotako mostazak eskaintzen dizkizu, eta bakoitzak zapore eta testura esklusiboak ditu. Zein duzu nahiago? Ikusi zeinen moldakorrak diren gure mostazak eta eman ukitu berezia zure gogoko platerei.
Mostaza klasikoa
Betiko mostaza; zapore oinarrizkoena du, eta kolore hori distiratsu bereizgarria.
Duela gutxi, haren zaporea eta ezaugarriak hobetu ditugu: ia erabat kendu baitugu azukrea errezetatik: lehen, 8,7 g zituen 100 ml-ko, eta, orain, berriz, 1 g 100 ml-ko. Beste kalitate-hobekuntza bat, hainbat produktutan egin ohi ditugunen modukoa.
Kontsumitzeko ideia
Tradizionalki, saltxitxa-ogitartekoekin batera jan izan da. Errezeta hau prestatzeko, txigortu apur bat ogia, berotu saltxitxak (plantxan edo ur irakinetan), eta zerbitzatu ogi barruan jarrita eta tipula frijituz eta mostaza klasikoz lagunduta.
Dijongo mostaza
Frantzian du jatorria, eta mostaza klasikoak baino zapore handiagoa eta minagoa du. Mostaza-haziekin eta ozpinarekin egiten da.
Kontsumitzeko ideia
Entsaladei ukitu biziagoa emateko erabiltzea da aukera bikain bat. Adibidez, tomate-entsalada gozo bati. Ebaki tomateak eta luzokerra, eta ondu dena gatzez, piperbeltzez, oreganoz, olioz eta Modenako ozpinez. Nahasi jogurt grekoa Dijon mostazarekin, eta maneatu entsalada ogi-txigorki batzuekin.
Mostaza antzinako erara
Mostaza-hazi osoekin eginda dago; horregatik du testura lodiagoa eta pikortsuagoa. Dijongo mostazak baino zapore leunagoa du.
Kontsumitzeko ideia
Ezin hobea da oilaskoa saltsan egiteko. Zartagin batean, gorritu gatzez eta piperrez ondutako oilasko-bularkiak. Gorde. Zartagin berean, sueztitu tipula, juliana fina eginda. Gehitu 2 koilarakada mostaza (antzinako erara egina), 1 edalontzi ardo zuri eta 400 ml sukalderako esne-gain. Ebaki bularkiak zerrenda finetan, eta, irakiten hastean, gehitu saltsan. Prestatu 10 minutuz, eta zerbitzatu patatez lagunduta.
Mostaza eztiduna
Mostaza eta eztia dauzka nahasita; zapore gozoa eta leuna ematen die platerei.
Kontsumitzeko ideia
Bereziki entsaladetarako egokia, baita arrainetarako ere; esaterako, bakailaoa eztiarekin eta mostazarekin. Zartagin batean, jarri olioa eta 2 baratxuri-ale, eta prestatu bakailaoa. Beste ontzi batean, nahasi 3 koilarakada mostaza eztidun eta pomelo baten zukua. Prestatu su eztian, loditu arte. Zerbitzatu bakailao-trontzoak erretilu batean, bota mostaza-saltsa gainetik, eta maneatu piperbeltz beltzarekin eta perrexil txikituarekin. Lagundu patataz, leka biribilez eta baby azenarioz.
Mostaza estra gozoa (Kanariak)
Gure mostazetatik gozoena.
Kanaria uharteetako gure dendetan soilik aurkitu dezakezu.
Kontsumitzeko ideia
Mostaza honek ezin hobeki konbinatzen du papas locas izenekoekin, Kanaria uharteetako tipikoak. Prestatu mehe ebakitako patatekin, haragi urdaiztatuarekin (Kanarietan soilik), urdaiazpiko egosia eta gazta birrindua, eta bota zorrotada bat mostaza estra gozo gainetik.
Beste gomendio batzuk
Platerei benetako zaporea eman nahi badiezu, saltsa bereziak erabiltzeko ideiak emango dizkizugu: zesarra, barbakoa, burgerra, ranchera, gajo landatarra...
Ezagutzen dituzu Ketchup saltsekiko gure errezetak zure ostiral-gauetarako?
Probatu gure Alioli Patatak, zapore tradizionalekoak.