Udaberri honetarako postre ezin hobea prestatzen erakutsiko dizugu urratsez urrats: baratze-marrubiak banilla-izozkiarekin.

Baratze-marrubi salteatuak banilla-izozkiarekin

2019ko martxoaren 18a

Hemen da udaberria, baratze-marrubien garaia da, eta izozki pixka batez laguntzeko gogoa ematen du, ezta? Horregatik proposatzen dizugu kontrastez betetako zaporea duen postre desberdin hau.

Baratze-marrubi salteatuak banilla-izozkiarekin prestatzeko gure errezeta probatzen baduzu, zure bazkari eta afarietarako azkenburuko bikaina izango da. Oso erraza da, 15 minutu besterik ez duzu behar prestatzeko.

Salteatu baratze-marrubiak gurinarekin, Modenako ozpin baltsamikoarekin eta panelarekin, eta zerbitzatu banilla-izozkiarekin eta granolarekin. Goxo-goxoa!

Baratze-marrubi salteatuak banilla-izozkiarekin prestatzeko, jarraitu bideoko urratsei

4 lagunentzako osagaiak:

  • 500 g baratze-marrubi.
  • 3 koilarakada Modenako ozpin baltsamiko.
  • 30 g panela.
  • Banillazko izozki-bola bat pertsonako.
  • 2 koilarakada granola.
  • 25 g gurin, gatzik gabea.

Pausoz pauso:

Errezeta erraz hau prestatzen ikasi nahi baduzu, jarraitu azalpen hauei urratsez urrats.

1. Zatitu baratze-marrubiak.

paso 1 Imagen Receta fresones

2. Jarri gurina zartaginean.

paso 2 Imagen Receta fresones

3. Bota marrubi zatituak zartaginean.

paso 3 Imagen Receta fresones

4. Erantsi Modenako ozpin baltsamikoa.​

paso 4 Imagen Receta fresones

5. Gehitu panela.

paso 5 Imagen Receta fresones

6. Eragin, baratze-marrubiak karamelizatzen diren bitartean.

paso 6 Imagen Receta fresones

7. Jarri platerean, granola-hondo baten gainean.

paso 7 Imagen Receta fresones

8. Apaindu banillazko izozki-bola batekin eta baratze-marrubi salteatuekin.

paso 8 Imagen Receta fresones

paso 9 Imagen Receta fresones

paso 10 Imagen Receta fresones

Gure denda guztietan, Mercadonako baratze-marrubiak Huelvakoak dira.

Gainera, Mercadonak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren "Hemengo eta oraingo fruta eta barazkiak" kanpainarekin, zeinak gomendatzen baitu fruta eta barazkiak maiz kontsumitzea.

Beste gomendio batzuk

Lehen plater goxo bat nahi duzu? Kalabazin-kiribilak pistatxo-pestoarekin prestatzen erakutsiko dizugu; proposamen original bat, zure menua osatzeko.