Cacao en polvo de Mercadona, elige tu preferido.

Mercadonaren kakao-hautsa, hautatu gustukoena

2024ko martxoaren 06a

Basokada bete esne kakaodun. Nork eutsi tentazioari! Kakao-hautsa klasiko hutsa da, eta Mercadonan aukera zabala dugu: berehalakoa, zorrotan, azukre erantsirik gabea...

Ezin hobea zure gosarietarako, askarietarako edo eguneko edozein unetarako. Kargatu ondo energiaz gure kakao-hautsarekin!

Cacao Instant, berehalako kakao-hautsa

Cacao en polvo de Mercadona, elige tu preferido.

Kakao ezin hobea esnea pinportarik gabe txokolateztatzeko. Esne hotzean ere azkar asko disolbatzen da, eta, hortaz, egokia da nahasketa arin eta homogeneoa nahi dutenentzat.

Bi tamainatan dago eskuragarri: 1 kg, despentsan gordetzeko; edo 500 gramoko klasikoa, egunerokorako. Ez du glutenik.

Prestatzeko modua: bete katilu edo edalontzi bat esnez (beroa zein hotza), eta bota bizpahiru koilarakada kakao, nahierara. Gero, nahasi.

Kakao disolbagarria

Cacao en polvo de Mercadona, elige tu preferido.

Gustuko al dituzu kakao-pinporta txikiak zure basokada esnetan? Gure kakao disolbagarria txokolatezale amorratuentzat diseinatuta dago, txokolatearen esperientzia osoaz gozatu nahi dutenentzat.

Bi tamaina dituzu eskuragarri: 1 kg eta 480 g, zure beharren arabera. Glutenik gabeak dira aukera biak.

Prestatzeko modua: bota bizpahiru koilarakada kakao disolbagarri edalontzi edo katilu batean. Bota esnea bete arte, eta nahasi nahi beste.

Kakao disolbagarria zorrotan

Cacao en polvo de Mercadona, elige tu preferido.

Kakao disolbagarria hartzeko oso aukera erosoa. Ezin hobea zure dosia lantokira, bidaian edo nahi duzun lekura eramateko.

Banakako sei zorro ditu, 18 gramokoak, kutxa bakoitzean, prest edozein lekutan txokolate-esperientzia ederra izateko.

Kakao disolbagarria % 0 azukre erantsirekin

Cacao en polvo de Mercadona, elige tu preferido.

Azukre erantsirik gabeko kakao disolbagarria nahi baduzu, hauxe da zuretzat. Aukera arinagoa da, baina zapore guzti-guztia du. 450 gramoko potoan daukazu.

Prestatzeko modua: bota koilarakada bete produktu katilu batean. Bota esnea, eta nahasi guztiz disolbatu arte.

Kakao purua

Cacao en polvo de Mercadona, elige tu preferido.

Kalitate goreneko gure kakao purua azukre erantsirik eta glutenik gabeko harribitxi bat da. Helduek zein txikitxoek har dezakete.

Ikusi zeinen moldagarria den produktu hau: esnearekin eta landare-edariekin nahasita har dezakezu, edo sormenari eragin diezaiokezu kakao-hauts hau duten errezetekin: brownieak, smoothieak, porridgeak, jogurt-katilukadak eta abar.

Beste gomendio batzuk

Txokolate eginaren gutizia ase nahi duzu? Hona hemen zenbait aukera.

Hementxe dituzu ideia batzuk gosari orekatua prestatzeko, zure nahiei, jarduera fisikoari, osasun-egoerari eta abarri egokitua.

Aukeran duzu zereal-sorta zabala (olozkoak, beteak, mueslizkoak, garizkoak, arrozezkoak...), gustukoena hauta dezazun.