Bakailao probetxua ateratzeko modu ezin hobea da Errioxako erara prestatzea, bakailao-errezeta tradizional honekin. Osagaiak xumeak ea ohikoak direnez eta emaitzak zapore bikaina duenez, mahaikide guztiei gustatuko zaie, eta erraz-erraz egiten da, gainera.
4 lagunentzako osagaiak:
- 4 bakailao-solomo.
- 2 tipula handi.
- 3 baratxuri-ale.
- 1 ogi-xerra txigortu.
- 2 koilarakada tomate frijitu.
- 5 txorizo-piper.
- 425 ml ur
- Gari-irin.
- Gatza.
- Oliba-olioa.
Pausoz pauso:
Hemen duzu, xehe, nola egiten den bakailaoa Errioxako erara:
1. Jarri txorizo-piperrak uretan, gutxi gorabehera ordubetez.
2. Tipula ebaki juliana erara, eta baratxuria xerra mehetan.
3. Kendu ura piperrei; atera mami guztia, eta gorde.
4. Jarri oliba-olioa kazola batean, su ertainean, eta sueztitu tipula ebakiak. Gardentzen direnean, bota baratxuria.
5. Erantsi piperren mamia.
6. Bota ogia, papurtua. Gehitu tomate frijituaren bi koilarakadak. Nahasi pixka bat, eta ur eta gatz pixka bat bota. Utzi saltsa egosten, su motelean, 20 bat minutuz.
7. Irineztatu bakailao-solomoak. Ondoren, zartagin batean, oliba-olio pixka batekin, markatu bakailao-zatiak minutu batez alde bakoitzetik.
8. Pasatu saltsa puregailutik, atzera kazolara.
9. Jarri bakailao-solomoak kazolan eta utzi egosten, 10-15 minutuz, arrain-zatien lodieraren arabera. Kontuz ibili: puntu-puntuan utzi, gehiegi egosi gabe.
10. Behar badu, bota gatza, eta bero-bero atera mahaira. Nahi izanez gero, apaindu piper erre batzuekin eta tipulin-adartxo batekin. Bero-bero atera mahaira!
Nahi izanez gero, errezeta hau bakailao gaziarekin egin dezakezu, aldez aurretik gatzatu besterik ez duzu egin behar.
Beste Zenbait Iradokizun
Oso ohikoa den beste errezeta bat bakailao-kauseren. Ikasi haiek prestatzen.
Bakailaoaren beste errezeta bat proposatzen dugu baratxuri-mousselinarekin. Goxoa!