Ezagutu Mercadonan aurkitu ditzakezun datil-motak. Nola prestatu irakatsiko dizugu.

Datilekin prestatzeko 6 errezeta. Ezagutu haien onurak eta erabiltzeko modu ugariak

2024ko otsailaren 28a

Datilek zapore gozo bikaina eta testura leuna dituzte. Lurrak oparitzen dizkigu, eta gauza naturalen funtsarekin konektatzen gaituzte.

Zure ahosabairako gozamena izateaz gainera, onura osasungarri eta sukaldeko erabilera ugari dituzte. Nutrizio-balio handia dute, eta gozagarri natural gisa erabil daitezke plater-mota askotan: datilek merezi duten tokia lortu dute mundu guztiko pertsona askoren dietan.

Bestalde, ezin hobeak dira aire libreko jardueretara eramateko, eta aproposak dira zure plater nagusi, postre eta entsaladei ukitu partikular bat emateko. Atsegin handiz eskaintzen dizkizugu datil-barietate desberdinak, haien abantaila guztiak aprobetxa ditzazun, eta hainbat modutan erabil ditzazun eguneroko plateretan. Nola kontsumituko dituzu?

Zer datil-mota aurkitu ditzakezu Mercadonan?

6 recetas con Dátiles Mercadona.

Datil lehortu hezurgabea

Egoera ugaritan kontsumitzeko snack naturala. Errazak dira sukaldean erabiltzeko, baita ogitartekoetan ere. Hezurra kenduta daukatenez, zuzenean erabil daitezke irabiakietan, labean egiteko nahasteetan, saltsetan, etab., inolako kezkarik gabe.

Medjoul datil hezurdunak

Aukera bikaina dira sukaldaritza sortzailean, bai postre gisa, bai betegarrietarako, saltsetarako eta gehiagotarako. Marokoko Medjoul eskualdekoak dira. Tamaina handia, mamia eta zapore bizia dira haien ezaugarri nagusiak.

Adar-datilak, 400 g

Adarreko aukera nahiago dutenentzat egokiak. Tunisiakoak dira, eta aproposak dira mokadu gisa hartzeko eta plater gozo eta gazietan erabiltzeko. Ceutan eta Melillan, 2 kg-ko tamainan ere aurkituko dituzu.

Datilen propietate eta onura batzuk

Zure elikaduran datilak sartzea oso positiboa izan daiteke. Datilek onura osasungarri asko dituzte. Ezagutzen dituzu hauek?

  • Energia- eta nutriente-iturri bikaina dira, zuntza, bitaminak eta funtsezko mineralak (burdina, kaltzioa, potasioa, magnesioa...) baitituzte.
  • Konbinazio zoragarri horri esker, datilak propietate antioxidatzaile eta diuretikoak ditu.
  • Lan bikaina egiten du gozagarri natural gisa. Beraz, lagungarria izan daiteke zure elikaduran azukrea murrizteko. Postreetako eta beste plater batzuetako osagai protagonista izango da.
  • Digestioa hobetzen laguntzen du, aberatsa baita zuntz dietetiko eta disolbaezinetan.
  • Asetzen laguntzen du.

Gainera, sukaldean aliatu ona da hainbat errezeta prestatzeko: aperitiboen betegarriak, entsaladak, smoothie eta irabiakiak, saltsak, haragi-betegarriak, etab.

Modu askotan erabil daitekeenez, esperimentatzeko eta plater gozo eta nutritiboak prestatzeko aukera emango dizu. Iradokizun gisa, 6 errezeta gozo proposatuko dizkizugu.

Datilekin prestatzeko 6 errezeta

Datil- eta mahaspasa-ogia

6 recetas con Dátiles Mercadona.

Osagaiak

  • 375 g datil.
  • 190 ml laranja-zuku.
  • 440 g irin.
  • 125 g azukre.
  • 1 koilaratxo bikarbonato.
  • 1 koilaratxo legamia-hauts.
  • Koilaratxo-erdi iltze.
  • 1 arrautza.
  • 190 g mahaspasa.
  • 60 ml landare-olio.
  • Koilaratxo-erdi gatz.

Prestatzeko modua

1. Berotu labea 180 ºC-ra. Erabili molde errektangular bat. Koipeztatu, eta estali labeko paperarekin.

2. Urritu laranja-zukua datilekin lapiko batean. Kendu sutatik eta utzi hozten.

3. Nahasi irina, azukrea, bikarbonatoa, altxagarria, gatza eta iltzea ontzi batean.

4. Beste ontzi batean, nahasi arrautza olioarekin.

5. Ebaki datilak zati txikitan.

6. Irabiagailuarekin, nahasi batera irinaren eta arrautzaren nahasteak. Nahasi, ore uniforme bat lortu arte. Gaineratu datilak eta mahaspasak. Ongi nahasi.

7. Jarri nahastea moldean, eta egin labean 45 bat minutuz. Begiratu eginda dagoen, makilatxo batekin. Garbi ateratzen bada, prest dago.

Tomate-, gazta- eta datil-quichea

6 recetas con Dátiles Mercadona.

Osagaiak

  • 1 xafla hostore hautsi.
  • 150 g Cherry tomate.
  • 100 g Gorgonzola gazta.
  • 3 arrautza.
  • 300 g esne-gain.
  • 12 datil hezurgabetu.

Prestatzeko modua

1. Berotu labea 180 ºC-ra.

2. Jarri hostore hautsia molde batean, gainean pisua duela. Egin labean 10 minutuz.

3. Irabiatu arrautzak, gehitu esne-gaina eta bota gatza eta piperbeltza.

4. Ebaki datilak xerra finetan.

5. Ebaki cherry tomateak erditik.

6. Estali labean egindako hostore hautsia esne-gainaren eta arrautzaren nahastearekin.

7. Banatu tomateak, gorgonzola gazta birrindua eta datil-xerrak.

8. Egin labean 20 bat minutuz, edo orea gorritu eta makilatxo bat sartu eta garbi ateratzen den arte.

Oilasko-bolak datilekin eta almendrekin

6 recetas con Dátiles Mercadona.

Osagaiak

  • 500 g oilasko-bularki.
  • 12 datil hezurgabetu.
  • 100 g almendra-makilatxo.
  • 50 g almendra xehatu.
  • 2 xerra moldeko ogi.
  • 100 ml ardo zuri.
  • 30 ml esne.
  • 1 tipula.
  • 500 ml oilasko-salda.
  • 150 g irin.
  • Gatza.
  • Piperbeltza.
  • Olioa.

Prestatzeko modua

1. Ebaki datilak zati txikitan.

2. Ebaki bularkiak zati oso finetan.

3. Txikitu almendra osoak aizto batekin, eta txigortu zartagin batean, oliorik gabe.

4. Txikitu tipula fin-fin, eta arin frijitu zartagin batean, olio apur batekin.

5. Busti ogia esnetan 2 minutuz, eta kendu gehiegizko likidoa.

6. Nahasi haragi xehatua osagai hauekin: tipula frijitua, esnetan beratutako ogia, datilak, arrautza, gatza eta piperbeltza. Gorde hozkailuan.

7. Ebaki beste tipula-erdia julianan, eta arin frijitu zartagin batean, olio apur batekin.

8. Gaineratu almendra txikituak. Ongi nahasi.

9. Bota ardo zuria, eta utzi urritzen.

10. Gaineratu oilasko-salda, eta egin 10 bat minutuz.

11. Irabiatu nahastea, eta bota gatz gehiago, nahi izanez gero.

12. Berotu olioa zartagin batean. Bien bitartean, egin bolatxoak haragi-nahastearekin, eta irinetan pasatu. Ondoren, frijitu itzazu. Gorritzen direnean, jarri paper xurgatzailearen gainean, eta utzi geroko.

13. Sartu oilasko-bolak saltsan, eta utzi beste 10 minutuz egiten.

14. Zerbitzatu oilasko-bolak, eta apaindu platera almendra-hagatxoekin.

Datilekin, ahuntz-gaztarekin eta tipula karamelizatuarekin egindako pizza

6 recetas con Dátiles Mercadona.

Osagaiak

  • Pizza-oinarri bat.
  • 3 edo 4 Medjoul datil.
  • Oreganoa.
  • Mozzarella.
  • Ahuntz-gazta.
  • Tipula karamelizatua.

Prestatzeko modua

1. Berotu labea 180 ºC-ra.

2. Ebaki datilak erditik, eta kendu hezurra. Egin 2 edo 3 zerrenda erdi bakoitzarekin.

3. Pizza prestatzeko, estali oinarria mozzarellaz, eta ondu oreganoarekin. Jarri ahuntz-gaztaren diskoak, datil-zerrendak eta tipula karamelizatuaren ukitu bat.

4. Labean 10 edo 15 minutuz.

Datil- eta karamelu-izozkia

6 recetas con Dátiles Mercadona.

Osagaiak

  • 100 ml ur.
  • 150 g azukre.
  • 4 gorringo.
  • 300 ml esne-gain.
  • 50 g datil hezurgabetu.
  • Karamelu likidoa.

Prestatzeko modua

1. Irakin ura azukrearekin batera, eta egin almibar leun bat.

2. Irabiatu gorringoak irabiagailuarekin edo hagekin, eta gaineratu almibarra pixkanaka, hari batean, nahastearen bolumena bikoiztu arte eta epeldu arte.

3. Ebaki datilak zati txikitan.

4. Harrotu esne-gaina, eta gaineratu datil-zatiak.

5. Mugimendu inguratzaileak eginez, nahasi esne-gain datilduna eta almibarrarekin batera irabiatutako gorringoak.

6. Jarri nahastea molde batean, eta izoztu gutxienez 4 orduz.

7. Apaindu izozkia karamelu likidoarekin, eta zerbitzatu.

Datil mascarponez eta intxaurrez betea

6 recetas con Dátiles Mercadona.

Osagaiak

  • 6 Medjoul datil.
  • 100 g mascarpone.
  • 6 intxaur oso.
  • 50 g glas azukre.
  • Koilaratxo-erdi kanela-hauts.

Prestatzeko modua

1. Nahasi mascarponea azukre-hautsarekin, nahaste leun eta uniforme bat lortu arte.

2. Ebaki datilak erditik, eta kendu hezurra. Osatu ontzitxo bat bakoitzarekin.

3. Bete datil-erdi guztiak mascarpone-kremaz.

4. Jarri intxaur-erdi bat datil-erdi bakoitzean. Amaitzeko, hautseztatu kanela apur bat mokadu bakoitzaren gainean.

Beste gomendio batzuk

Gure fruitu lehor eta fruta deshidratatuak lagungarriak dira zure dieta osasungarrian, eta modu askotan kontsumi ditzakezu: jatordu artean jateko, aperitiboan, gosaritan, askaritan...

Eskuratu aparteko energia Zereal-barratxo hauekin.

Jarraitu gure gida honi: Zure air fryera garbitzeko gida, urratsez urrats.