Izokin-tataki goxoa prestatzeko gogoz? Ekialdeko sukaldaritzako platerik ezagunenetakoa da t, bai eta arraina jateko modu oso originala ere.
Hauxe besterik ez duzu egin behar: izokin-solomoa soja-saltsan marinatu, sesamo-hazietan pasa, zartaginean egin, eta... zeure etxean dastatu japoniar errezeta goxo hau!
Ikusi bideoan, pausoz pauso, izokin-tatakia prestatzeko errezeta
4 lagunentzako osagaiak:
- Norvegiako izokinaren solomoa
- Kalabazina
- Sesamo-haziak
- Tipulina
- Lima
- Soja-saltsa
- Gatza
Pausoz pauso:
Ekialdeko sukaldaritzako errezeta goxo hau prestatu nahi baduzu, jarraitu pauso hauei:
1. Marinatu izokina soja-saltsan 5 minutuz.
2. Moztu kalabazina xerra mehetan.
3. Gozatu kalabazina lima-zukuz, gatzez eta olioz.
4. Pasa izokina sesamo-hazietan.
5. Kozinatu 20 segundoz, 4 aldeetatik.
6. Moztu izokina 1 zentimetroko xerratan.
7. Jarri kalabazin-oinarria.
8. Jarri izokina domino-forman..
9. Arraspatu lima izokin-xerren gainean.
10. Apaindu tipulin berdearekin.
Beste gomendio batzuk
Arrainarekin beste errezeta batzuk prestatu nahi badituzu, proba ezazu hauxe: legatza barazkiekin, lurrunetan eginda. Eta ezagutu beste arrain-errezeta erraz eta goxo batzuk.