Arrainarekin prestatutako errezeta erraz eta original bat nahi? Gaurtik aurrera, beste plater bat duzu zure menua osatzeko: legatza barazkiekin, lurrunetan eginda. Limoiaren zapore zitrikoa eta soja-saltsaren ekialdeko ukitua konbinatzen ditu errezeta honek.
Proposamen berri bat da, lurrun-ontzian egitekoa, eta egoki-egokia zure afarietarako. Gainera, aurkezpen oso zaindua du.
Legatza barazkiekin eta lurrunetan eginda prestatzeko, jarraitu bideoko urratsei:
2/4 lagunentzako osagaiak:
- Legatz izoztua
- 200 g azenario
- 200 g leka
- 1 porru
- 1 tomate
- Soja-saltsa
- Oliba-olio birjina estra
- 1 limoi
- Piperrauts gozoa
- Erramua
- Tipulina
Pausoz pauso:
Errezeta hau prestatu nahi baduzu, jarraitu urratsez urrats azalpen hauei.
1. Moztu barazkiak juliana eran.
2. Salteatu 2 minutuz.
3. Zuritu tomatea eta kendu haziak.
4. Moztu tomatea kubotan.
5. Barazkiekin xerrak bete.
6. Gehitu tomatea, limoi-azal birrindua eta soja-saltsa.
7. Biribildu xerrak.
8. Irakin ura erramuarekin eta limoiarekin.
9. Jarri legatza lurrun-ontzian.
10. 8 bat minutuz egosi.
Beste gomendio batzuk
Zure afarietarako lehen plater egoki baten bila zabiltza? Hemen duzu bat: Kale-, bimi- eta letxuga-zopa.
Eta ohitura berriko egun oso baterako gure proposamena ikusi nahi baduzu, errezeta gehiago aurkituko dituzu esteka honetan.