Imagen cabecera Infusiones y tés

Gure infusioak eta teak

2023ko urtarrilaren 05a

Infusioak eta teak oso osasungarriak dira, eta prestatzen errazak. Gainera, ezin aproposagoak dira hidratatzeko eta otordu artean hartzeko, eguneroko errutinaren parte bihurtzeraino.

Mercadonan zenbait infusio- eta te-barietate ditugu, eta haietako bakoitzak bere urte-sasoi egokia du. Gainera, haien propietateak aprobetxatuz, zenbait onuraz balia gaitezke.

Hotzari aurre egiteko infusioak

Imagen Texto 1 Infusiones

Badakizu hotzari aurre egiteko zein infusio ditugun? Ezin hobeak izaten dira geure burua zaintzeko eta, tenperaturak jaisten direnean, gorputzeko beroa berreskuratzeko. Zaporea ere aparta dute. Jatorduen ondoren har ditzakezu, edo egunean zehar hartzen dituzun atsedenaldietan.

Ikusi hotzari aurre egiteko zer infusio-aukera dugun. Bakoitzak premia jakin bat asetzen du. Oso onarpen ona dute oro har, neguko hilabeteetarako aproposak direlako eta kafeinarik ez dutelako. Zein nahiago?

Hotzari aurre egiteko 4 infusio gustagarri

  • Ezkaia: % 100 ezkaia duen infusio bat da, zapore sendokoa. Produktu honen kaxa bertikalki irekitzen da, errazago hartzeko eta kaxak erraz pilatzeko.

Imagen Texto 4 Infusiones

  • Jengibrea: zapore mina du, eta zitrikoen aroma, jengibre naturalaren oso antzekoa. Zapore sendoak atsegin dituztenentzat da.

Imagen Texto 3 Infusiones

  • Respir: arnasa hobeto hartzen laguntzen duten belarren nahasketa bat da: % 25 ezkaia, % 25 eukaliptoa, % 25 erromeroa eta % 25 menda.

Imagen Texto 2 Infusiones

  • Kamamila, ezti-zaporekoa: Kamamila, gozagarria eta ezti-aroma. Sentsazio atsegina ematen du loak hartu aurretik.

Infusiones y Tés Hacendado.

Nola erabili

  • Sartu poltsatxoa 200 ml ur irakinetan, eta utzi 5-8 minutuz.
  • Ez sartu poltsatxoa mikrouhin-labean.
  • Leku lehor eta freskoan gorde.
  • Beste edozein infusiorekin nahas daiteke, eta nahieran gozatu.

Ezagutu gure Infusio funtzionalak

Imagen Infusiones  Texto 6

Gure Infusio funtzionalek hidratatu egiten zaituzte, eta, horrez gainera, zeure burua zaintzen eta sasoi onean mantentzen laguntzen dizute. Likidoak kanporatzen, heste-igarotzea arintzen edo toki jakin batzuetan metatutako gantza desagerrarazten ere lagundu dezakete. Halako elikadura-osagarriak ezin hobeak dira zure bizimodu osasungarrian txertatzeko.

Ezagutzen dituzu gure Infusio hotzak?

Infusiones frías Hacendado: infusión frutos rojos e infusión rooibos y mango

Infusio hotzak ere ezin hobeak dira hidratatzeko eta freskatzeko. Gainera, zapore exotikoak dituzte (mangoa, fruitu gorriak), eta horrek are erakargarriagoak egiten ditu. Ezin egokiagoak dira udan hartzeko, baita izotz-puskekin ere; baina negurako ere egokiak dira, bero har baitaitezke, zure gorputzeko tenperaturari eusten laguntzeko.

Beste gomendio batzuk

Infusioak gozatzeko, Hacendadoren zenbait ezti-mota dituzu eskura: krematsua, erromero-eztiarena, laranjondo-eztiarena eta eukalipto-eztiarena.