Murgildu zaitez Infusioen mundu zoragarrian! Hidratatuta mantentzeko modu ezin hobea izateaz gain, oso onuragarriak dira osasunerako. Zure osasuna zaintzeko infusioen bila ari zara? Badakizu zer propietate diuretiko dituen azeri-buztana infusioan hartzeak? Eta zer onura dakartzan jengibre-infusioak?
Gure aukeran, belar-infusio, fruta-infusio eta infusio funtzional ugari aurkituko dituzu, zure organismoaren behar espezifikoak asetzeko. Digestioa hobetzeko mihilu-infusioak, ezkai-infusioak... guztiak zure ongizatearen alderdi zehatzak zaintzeko diseinatuta daude.
Zure osasuna zaindu nahi baduzu, infusio bat dugu zuretzat!
Sagar-, Kanela- eta Rooibos-infusioak
Kanela gustatzen bazaizu, bi infusio hauetan dago:
Sagarra Kanela: fruta eta belar aromatizatuen infusioa, kanela-zaporearekin. Osagai hauek ditu: sagarra (% 41), kanela (% 20), txikoria-sustrai txigortua (% 12), laranja-azala (% 10), hibiskoa (% 10), aromak (% 6) eta estebia (% 1).
Rooibos Zitrikoak: infusioak zuhaixka gorriaren hosto deshidratatuak (% 57,5), kanela-azal deshidratatua (% 26) eta laranja-azal deshidratatua (% 3) ditu. Erregaliza ere badauka, eta, beraz, hipertentsioa duten pertsonek gehiegizko kontsumoa saihestu behar dute.
Kurkuma- eta Jengibre-infusioak
Kurkuma: Osagai nagusia kurkuma da, antioxidatzaile ezaguna, eta infusioaren % 35ean dago. Kurkumaz gain, infusioak sagarra (% 27) eta kanela (% 25) ditu. Iltzea, jengibrea eta estebia ere baditu.
Jengibrea: % 100 jengibrea. Zapore mina du, eta zitrikoen aroma, jengibre naturalaren oso antzekoa. Zapore sendoak atsegin dituztenentzat da.
Mihilu-, Ezkai-, Tila- eta Menta-txortalo infusioak
Mihilua: mihilu deshidratatuaren infusioa, digestioari laguntzeko.
Ezkaia: % 100 ezkaia. Ezin hobea da hilabete hotzetarako, gorputzari berotasuna ematen baitio.
Tila: tila klasiko bat da, eta atseden hobea izaten laguntzen du. % 100 tila du.
Menda-txortaloa: mendaz eta txortaloz osatua dago nagusiki, ona da digestiorako, eta usain freskoa du.
Kamamila, Kamamila Anis-zaporekoa eta Kamamila Ezti-zaporekoa infusioak
Kamamila: onuragarria da digestiorako, eta % 100 kamamila du.
Kamamilaren beste bertsio batzuk ere badira, gozoagoak: Kamamila Anis-zaporekoa: % 74 kamamila eta % 20 anisa, eta Kamamila Ezti zaporekoa: % 95 kamamila edulkoratzailearekin eta ezti-aromarekin; sentsazio atsegina ematen du lo egin aurretik.
Fruitu Gorrien Infusioa
Propietate antioxidatzaileak eta antiinflamatorioak dituen infusioa. Osagaiak: hibiskoa, sagarra, andere-mahats beltza, aranondoa, mugurdia, marrubia...
Hotzean nahiz beroan presta daiteke. Hotza nahiago baduzu, bota 200 ml ur hotz poltsatxora eta utzi 8 edo 10 minutuz infusioa egiten. Izotz-koskorrak gehitu ditzakezu.
Digestioa hobetzeko infusioak
Digest: mihilua (% 32,5), anisa (% 30), menda, melisa eta kamamila ditu.
Laxsen: Azeri-buztana eta menda ditu, eta onuragarria da heste-igarotzerako. 1 poltsatxo egunean. Ahal dela, gauez hartzea gomendatzen da, eta gomendatutako eguneko kantitatea ez gainditzea. Ez luzatu kontsumoa astebete baino gehiago, espezialista batek gomendatu ez badizu.
Dormir eta Relax infusioak
Dormir: landare-infusioa aromarekin, melisa (% 64), pasio-lore (% 20) eta belar bedeinkatuarekin, loa errazteko. Kontsumitu 1 edo 2 poltsatxo lo egin aurretik.
Relax: Tila, laranjondo-hosto mingots, melisa eta berbena limoiusainaren nahastea.
Respir infusioa:
Respir infusio % 100 naturala da, eta hobeto arnasten laguntzen du, sudurreko kongestioaren aurka jarduten baitu. Ezkai, eukalipto, erromero eta mendaren nahastea. Irailetik maiatzera egoten da eskura gure dendetan.
Infusio Gantz-erretzailea eta Azeri-buztanaren infusioa
Gantz-erretzailea: landare aromatizatuen infusio bat da, eta pisua kontrolatzen eta gantz lokalizatua desagerrarazten laguntzen du. Te berdea, matea, kola-hurra eta guarana ditu, besteak beste.
Azeri-buztana: likidoak kanporatzen laguntzen duen elikadura-osagarria. Ez hartu 3 poltsatxo baino gehiago egunean. Osagaiak: azeri-buztana (% 96) eta limoi-aroma.
Figura infusioa ere aukeratu dezakezu: te berdea, azeri-buztana, senna, matea eta orburua ditu osagai nagusi.
Infusio hotzak
Bota begiradatxo bat gure Infusio hotzen aukerari, eta ezagutu modurik freskagarriena eta gozagarriena belar eta fruten onura naturalez gozatzeko. Ezin hobeak udako egun beroetarako edo nahi duzunerako.
Nola prestatu gure infusioak
Jarri poltsatxoa 200 ml ur irakinetan, eta utzi 5-8 minutuz infusioa egiten. Nahi bezala gozatu. Ez sartu poltsatxoa mikrouhin-labean.
Infusio hotzak berdin prestatzen dira, baina horietan izotz-koskorrak gehitu ditzakezu, nahi baduzu.
Beste gomendio batzuk
Zure osasun eta ongizaterako aliatu on baten bila bazabiltza, Kefirra aukera ezin hobea da, probiotikotan aberatsa eta digestiboa baita, eta immunitate-sistemari laguntzen baitio.
Probatu duzu Matcha tea? Modu desberdinetan prestatzen irakatsiko dizugu.
Fruta- eta esne-edariek zapore desberdinak eskaintzen dizkizute zure gosarietarako, askarietarako edo nahi duzun otorduetarako.