Esploratu gure te-familia: beltzak, berdeak, gorriak eta matcha tea. Hautatu zure gogokoena.

Ezagutu gure te-aukera eta milaka urteko edari horren aberastasuna

2024ko maiatzaren 21a

Tea hartu ohi duzu? Ezagutu milaka urte dituen edari horren aberastasuna, gure te-sortarekin. Asiakoa da, izatez, historia luzea du haren zaporeak eta tradizioak, eta askotariko zaporeak eta aromak ditu. Esperientzia sentsorial lasaigarria eskaintzen dizu gure te-sortak: beltza, berdea, gorria eta matcha.

Zapore zoragarriagatik ez ezik, tea ezaguna da antioxidatzaile indartsuak dituelako, defentsa naturala eskaintzen dutenak estresaren kontra, eta, gainera, hidratatuta eta bizi-bizi mantentzen zaitu. Horrexegatik, egokia da egunero hartzeko.

Gure te-familia ezagutu nahi duzu?

Breakfast te beltza, Chai tea eta Te beltza kanelarekin

Té Chai, Té negro breakfast y té negro canela Mercadona

Breakfast te beltza: % 100 te beltza. “Breakfast” izena duenez, ezin hobea da gosaltzeko, zapore eta aroma bereziak ditu eta. Esnearekin edo edari begetalekin nahastuta har dezakezu.

Chai tea: te beltzaren eta zenbait espezia lurrintsuren nahasketa, espezia-ukituko zapore ederrekoa. Osagaiak: te beltza (% 30), kanela (% 17), jengibrea (% 17), piperbeltz beltza, kardamomoa, iltzea, txinatar anisa. Esnearekin edo zure edari begetal gustukoenarekin probatu dezakezu.

Te beltza kanelarekin: Kaneladun te beltz aromatizatua, te beltzaren sendotasuna eta kanelaren aroma bereziaren arteko nahasketa gozo-gozoa. Osagaia: te beltza (% 76) eta kanela (% 20). Esnea edo edari begetalak ere bota dakizkioke, nahi izanez gero.

Bi teak prestatzeko modua: bota 150 ml ur irakin zorroaren gainera eta utzi infusioan 3-5 minutuz.

Te berdea, te berdea mendafinarekin eta te berdea limoiarekin

Té verde, Té verde hierbabuena y Té verde limón Mercadona

Te berdea: % 100 te berdea. Zapore apur bat mikatza gustuko dutenentzat.

Te berdea mendafinarekin: Te berdea, mendafinarekin aromatizatua. Bateratu te berdearen ezaugarri osasungarriak eta mendafinaren zapore freskoa. Osagaiak: te berdea (% 69,5), mendafin-hosto deshidratatuak (% 30).

Te berdea limoiarekin: te berdearen leuntasuna eta freskotasuna limoiaren garraztasunarekin eta aroma zitrikoarekin nahasten da. Osagaiak: te berdea limoiarekin, erregaliz-sustraia eta limoi-azala. Adi: erregaliza du, eta, beraz, hipertentsioa dutenek neurriz hartzea gomendatzen da.

Gure te berdeak prestatzeko modua: 150 ml ur bota, 80 graduan, zorro gainera. Utzi infusioan bizpahiru minutuz. Ez sartu zorroa mikrouhin-labean.

Matcha tea

Té matcha Mercadona

Te hau Japoniakoa da, eta protagonista zen tearen zeremonia tradizionalean. Gure matcha tea te berdearen hosto osoak ehoz lortzen dugu, eta edari hau ezaguna da ematen duen energiagatik eta zapore eder, gazi-gozo, kontzentratu eta indartsuagatik.

Dena kontatuko dizugu Matcha tearen moldagarritasunaz eta prestatzeko moduez.

Te gorria

Té rojo Mercadona

% 100 te gorria. Hartzidura-prozesua jasaten duen te-mota bakarra da, eta horrexek ematen dio, hain zuzen, kolore gorri bereizgarria eta lur-ukituko zapore leun eta gozoa.

Prestatzeko modua: bota 150 ml ur irakin zorroaren gainera eta utzi infusioan 3-5 minutuz. Ez sartu zorroa mikrouhin-labean.

Beste gomendio batzuk

Hidrata eta freskatu zaitez gure Infusio hotzen sortarekin: marrubia eta mendafina, anana eta kokoa, eta fruitu gorriak.

Probatu al dituzu dagoeneko gure edari energetiko karbonatatuak? Taurina, bitaminak eta kafeina dituzte, bizitasun gehigarria emateko.

Ezagutu gure sesamo-, liho- eta chia-hazien sorta eta horiek jateko moduak.