Menu oso bat egiteko, ezagutu gure Gabonetako ezinbestekoak.

Gabonetan ezinbesteko dituzunak

2022ko abenduaren 12a

Aurtengo Gabonetan, bizimodua erraztu nahi dizugu. Horregatik, Gabonetako erosketa-saskian ezinbesteko dituzunak hautatu ditugu.

Gabonetako ospakizunak ahaztezinak izan daitezen behar duzun guztia daukagu.

Egin pantaila-argazki bat eta eraman gure erosketa-zerrendarako proposamena hurbilen duzun dendara.

Gabonetako ezinbestekoak

Imprescindibles de Navidad Mercadona

Gabonetan mahaian faltatu ezin diren hasierako batzuk aukeratu ditugu: urdaiazpiko ona, ganboiak, tartaletekin konbinatzeko izokin ketua…

Plater nagusirako proposamen gabon-garaiko batzuk, goxoak eta prestatzen errazak (arkume-besoa, olagarroa...).

Amaitzeko, postre eta gozoki zoragarri batzuk. Adibidez, Txokokurruskaria turroia; aurten, gainera, hobetu egin dugu, eta askoz krematsuagoa da. Huts egin ezin duen beste aukera gozo bat anana naturala da (gure denda guztietan, Kanarietan izan ezik), garai honetan oso ohikoa den postrea.

Janaria ardo on batekin lagundu nahi baduzu, gure ardandegiko hainbat aukera ere proposatzen dizkizugu: Errioxa bat, Arteso Crianza ardo beltza, arkume-besoarekin konbinatzeko, edo Abadía Mantrús Rueda Verdejoa, aperitibo eta arrainetarako. Eta Gabonetako enbor horretarako, gure Irish Cream.

Gainera, seguru asmatzeko opari-aukera batzuk ere emango dizkizugu. Emakumearentzat, Amor Intense. Gizonarentzat, Fuerza Intense. Azkenik, Unicorn Power haurrentzako sorta,

Urtezahar gaueko ezinbestekoak

Imprescindibles de Nochevieja Mercadona

Zer lirateke Gabonak Urtezahar gaueko brindisik eta mahatsik gabe? El Mayu sagardoa, hazirik gabeko mahats freskoa, almibarretako mahatsa eta kotilioia dira inongo erosketa-saskitan faltatu ezin diren torloju GORENAK.

Menurako, prestatzen errazak diren aukerak proposatzen dizkizugu: otarrainxka egosiak, gazta txigortuaren krema edo, plater nagusitarako, gure oilasko betea; berotu eta prest! Horrekin edateko, El Pescaito ardo zuri hotza da gure iradokizuna.

Gozoen ordurako, txokolate- eta karamelu-basotxo batzuk eta Delizze bonboi-erretilu bat, Gabonetako klasikoa. Eta bazkalondoa amaitzeko, zer hobe eskoziar whiski on bat baino; James Webb, adibidez.

Erregetako ezinbestekoak

Imprescindibles de Reyes Mercadona

Ez daukagu ahaztuta Erregetako erroska ere. Zapore bat baino gehiagotako betegarridunak ditugu, betegarririk gabeak ere bai, eta glutenik eta laktosarik gabeak ere bai. Ezin hobea txokolate eginarekin konbinatzeko!

Gainera, egun horretarako opari-ideiak ere emango dizkizugu: Emakumearentzat, Rose Nude lotea. Gizonarentzat, Comotú Plata. Azkenik, Naruto Shippuden haurrentzako sorta.

Eta gozatu!