Ezagutu labeko zein Ogi-makilatxo mota ditugu Mercadonan

Ezagutu labean egindako Ogi-makilatxoen gure aukera guztia. Edozerekin ondo sartzen dira!

2023ko uztailaren 18a

Labean egindako Ogi-makilatxoak Valentziako Erkidegoko janari tradizional bat dira; "Rosquilleta" deitzen zaie han. Pixkanaka-pixkanaka, Espainiako gainerako tokietara zabaldu dira, eta hainbat modutara deitzen zaie, lekuaren arabera: snackak, makilatxoak, ogi-makilatxoak...

Edozerekin ondo sartzen dira, eta zure ohituretara ederki egokitzen dira! Ezin egokiagoak dira otordu artean mokadutxo bat egiteko eta poltsan edo motxilan eramateko, baina edozein unetan jan ditzakezu: askari gisa, zure krema gogokoenetan bustiz, sarrerei laguntzeko edo beste edozein janari-motarekin. Nola jaten dituzu zuk?

Ogi-makilatxo hauek erraz bereizten dira zapore aparta, testura kurruskari ezin hobea eta gatz-puntu ezin egokiagoa baitute. Funtsean, oso elikagai xumea da, oinarrizko osagaiekin egina: olioa, gari-irina, legamia eta gatza.

Makilatxoen arrakastaren sekretua egiteko modua da, tradizioan oinarritua. Badu ezinbesteko fase bat, eskuz zapaltzeko egiten den hori, kalitate handia eta aparteko zaporea ematen baitio.

Variedades de Palitos de pan horneados Mercadona.

Gainera, makilatxoek askotariko zaporeak dituzte. Laukitxo gaziak ere baditugu. Gustu guztietarako!

Zein ogi-makilatxo mota ditugu Mercadonan?

Snack pipitadunak

variedades de Palitos de pan horneados Mercadona.

Hau da gure snacken izarra, zalantzarik gabe. Ogi kurruskaria, itxura luzangakoa, ogiaren benetako zaporea eta pipitena konbinatzen dituena. Hori nahikoa ez eta gatz-estaldura bat du, ezin tentagarriagoa egiten duena. Lagunekin partekatzeko ezin hobea da, eta edozein egoeratan jateko modukoa: hummus edo beste edozein krematan bustiz, mokadutxo bat hartuz, zure telesail gogokoena ikusiz edo aire zabalean zoazela.

% 100 espelta osokoz egindako ogi-makilatxoa

variedades de Palitos de pan horneados Mercadona.

Makilatxo-mota honek espeltaren osoko irinez egindako zerealak ditu. Ahokada bakoitzean, erabateko zaporea, testura kurruskaria eta osoko espeltaren ñabardura gozoak sentituko dituzu. Erreferentzia garrantzitsua da snack osasungarrien munduan. Probatu ezazu!

Gazta-snacka

variedades de Palitos de pan horneados Mercadona.

Gaztazaleen txanda da orain. Ogi-makilatxo hauek gazta-zerrenda zaporetsuz estalita daude, eta horrek zapore-konbinazio paregabea ematen die. Bakarrik edo gustukoen dituzun sarrerekin jan ditzakezu.

Makilatxo fruitu lehordunak

variedades de Palitos de pan horneados Mercadona.

Makilatxo biribildu hauek energiaz beteta datoz, haien kakahuete eta pipitei esker. Testuraz eta zapore paregabez betetako esperientzia bat dira. Eguneko edozein unetan gozatzeko edo zure entsalada eta plater gogokoenei zapore kurruskaria eransteko aproposak.

Ogi berezi tomate eta oreganoduna

variedades de Palitos de pan horneados Mercadona.

Txikiagoa da eta itxura karratua du, eta, hala ere, ez du besteen inbidiarik zaporearen bizitasunari dagokionez. Bere horretan jan dezakezu, edo aperitibo batekin. Ezin egokiagoa da hestebeteekin, gaztarekin eta urdaiazpikoarekin jateko, eta noranahi eramateko modukoa da.

Beste gomendio batzuk

Mokadutxoez ari garela, zer moduz gure patata-tortilletako bat dastatzea? Makilatxo horietako edozeinekin jateko modukoak dira. Begiratu zer aukera ditugun.

Gure ogi-makilatxoak lagun idealak dira Entsaladillak eta Alioli patatak jateko.

Probatu gure makilatxoak Mercadonaren Guakamole klasiko goxoarekin.