Labean egindako arrain-plater berritzailea Gabon hauetarako: Legatza labean hur-zarakarrarekin.

Errezeta: Legatza labean hur-zarakarrarekin

2023ko urriaren 26a

Gabon hauetan labean egindako arrain gozo-gozo bat zerbitzatu nahi baduzu, zure gonbidatuei asko gustatuko zaien legatz-errezeta hau nola prestatu irakatsiko dizugu.

Plater honekin, Gabonetan labean prestatzen den arrainaren errezeta hurrengo mailara eramango duzu. Legatzaren zapore leuna hur-zarakarren testura kurruskariarekin osatzen da guztiek errepikatu nahiko duten esperientzia gozo honetan.

Prestatu sukaldeko tresnak, eta ikasi nola prestatzen den errezeta hau. Gure jarraibideak betetzen badituzu, zoragarri aterako zaizu.

Legatza labean hur-zarakarrarekin prestatzeko errezeta urratsez urrats

4 lagunentzako osagaiak

  • 4 legatz-solomo.
  • 100 g hur.
  • 100 g ogi arraspatu.
  • Limoi-erdi bat.
  • Baso-erdi bat ardo zuri.
  • Oliba-olioa.
  • 3 porru.
  • Perrexil freskoa.
  • Gatza.
  • 150 ml kozinatzeko esne-gain fresko.
  • Piperbeltz beltza.

Pausoz pauso

1. Zatikatu hiru porruetatik bi xerra finetan. Sueztitu horietako porru bat olio apur batekin zartagin batean. Eman gatza eta piperra. Gaineratu limoi-zukua eta ardoa. Utzi urritzen eta alkohola lurruntzen. Gorde geroko.

Paso a paso para preparar nuestra receta de Merluza al horno con costra de avellanas.

2. Sueztitu xerra finetan zatitutako bigarren porrua ere olio apur batekin, bigundu arte. Eman gatza eta piperra. Bota esne-gain freskoa, eragin, eta utzi geroko.

Paso a paso para preparar nuestra receta de Merluza al horno con costra de avellanas.

3. Eho hurrak, eta nahasi ogi birrinduarekin eta bi tanta oliorekin. Eratu zarakar bat.

Paso a paso para preparar nuestra receta de Merluza al horno con costra de avellanas.

4. Laberako ontzi batean, jarri ardoarekin eta limoiarekin prestatutako porrua. Haren gainean, ipini esne-gainarekin egindako porrua, eta, ondoren, jarri legatz-solomoak, azala beherantz dutela.

Paso a paso para preparar nuestra receta de Merluza al horno con costra de avellanas.

5. Ondu gatzez eta piperrez legatz-solomoak eta estali zarakarrarekin (haragiaren aldea bakarrik). Bota turrustatxo bat olio zarakarraren gainean. Egin labean 180 ºC-ra minutu gutxi batzuetan, grill eta guzti, zarakarra gorritu arte. Itzali labea eta utzi legatza egin arte, hondar-berotan.

Paso a paso para preparar nuestra receta de Merluza al horno con costra de avellanas.

6. Zatitu hirugarren porrua juliana finean. Frijitu olio ugari eta oso berotan, kurruskari geratu arte.

Paso a paso para preparar nuestra receta de Merluza al horno con costra de avellanas.

7. Zerbitzatu perrexil xehatua hautseztatuta eta frijitutako porrua hornigai gisa duela.

Paso a paso para preparar nuestra receta de Merluza al horno con costra de avellanas.

Chefaren sekretua

Plater honi ganba zurituak gehitu dakizkioke, edota edozein motatako perretxikoak (esne-gainarekin batera egindako porruarekin sueztituko lirateke). Labean egindako mahaspasak ere ondo datozkio, edota beste edozein fruta lehor: aranak, orejoiak edo besteren bat.

Beste gomendio batzuk

Jarri martxan zure sormena: nola geratuko litzateke errezeta hau hurren ordez Pistatxoak erabilita?

Legatza gustuko baduzu, Legatza lurrunetan barazkiekin prestatzeko errezeta hau ere iradokitzen dizugu.

Ez dakizu zer egin Gabonetako soberakinekin? Hona hemen zenbait ideia, soberakinak aprobetxatzeko 4 errezeta hauekin.