Orain da berdelaren garaia. Gustatzen zaizu? Arrain urdin hau ezin hobea da zure saski orekatua osatzeko, A bitaminatan, B taldeko bitaminatan, D bitaminatan eta E bitaminatan aberatsa baita. Gainera, azido poliasegabe ugari du, baina, batez ere, omega 3 asko duelako nabarmentzen da, arrain urdinetan omega 3 gehien dutenetako bat baita.
Aprobetxatu orain dela garaia eta gehitu zure menura, haren propietate guztiez, zaporeaz eta freskotasunaz goza dezazun.
Ikasi nahi duzu Berdela tipularekin prestatzeko errezeta on-on bat? Plater honek osagai gutxi behar ditu, baina gutxi asko da! Ez du lan handirik behar, erraza da eta ordu-erdian presta dezakezu. Gainera, goxo-goxoa da.
Ikusi, pausoz pauso, Berdela tipularekin prestatzeko gure errezeta
2 lagunentzako osagaiak
- 2 berdel garbiren solomo hezurrik gabeak.
- 2 tipula.
- 1 azenario.
- Oliba-olioa.
- 1 erramu-hosto.
- Baratxuria xerratan.
- Ardo zuriaren txorrotada bat.
- Gatza.
Pausoz pauso:
1. Moztu tipula eta azenarioa juliana eran. Zartagin batean, oliba-olio pixka batekin, gorritu barazkiak.
2. Gehitu erramua, baratxuri xerratua eta egin gatza puntuan.
3. Barazkiak ondo gorrituta daudela, gehitu ardo zuria eta irakinarazi. Sutan eduki minutu pare batez alkohola lurrundu dadin.
4. Ipini berdelaren solomoak, azala behera begira dutela, tipularen eta azenarioaren gainean, eta egosi emeki-emeki 10 minutuz-edo, arraina bere puntuan geratu arte.
5. Zerbitzatu platerean barazkiekin.
Beste gomendio batzuk
5 tipula desberdin ditugu, plater hau prestatzeko ezinbesteko osagaia.
Postre eder batekin lagundu. Gogoratu baratze-marrubi garaia ere badela. Banillazko izozkiarekin nahastea gomendatzen dizugu errezeta erraz honekin.
Arrain-platerak gustatzen bazaizkizu, ezagutu txelba arrainarekin prestatzeko ditugun errezetak.