Ezagut itzazu Mercadonan dauden tipula-motak eta horiek sukaldean nola erabili ohi diren.

Gure 5 tipula-motak eta sukaldean erabiltzeko modu ohikoenak

2022ko irailaren 07a

Gure gastronomiaren funtsezko elikagaietako bat da tipula, eta askotariko errezetak prestatzeko balio du.

Zaporetsua eta erabilera anitzekoa da, eta ezaugarri elikagarri ugari ditu: diuretikoa da % 90 ur baitu, digestioan laguntzen du eta arazgarria da... Aukera ezin hobea da zure osasuna zaintzeko eta zure saski orekatua osatzeko.

Beste ezaugarri erakargarrienetako bat da mota bat baino gehiago daudela, zapore desberdinekoak eta sukaldean desberdin erabiltzekoak. Ba dakizu zenbat tipula-mota ditugun Mercadonan? Jarraitu irakurtzen!

5 tipula-mota zure eskura, elikagai osasungarri honetaz goza dezazun

Eremu geografikoaren arabera tipula-mota gehiago edo gutxiago ditugun arren, 5 tipularik ohikoenen ezaugarriak azaldu nahi dizkizuegu: horia, gozoa, gorria, tipulatxa eta samurra. Zein duzu gustukoena? Zaila da hautatzea, batez ere zapore desberdina dutelako eta desberdin erabiltzen direlako sukaldean.

Tipula horia

Cebolla amarilla de Mercadona

  • Kozinatzeko erabiltzen da, ez gordinik jateko, zapore bizia baitu.
  • Ezin hobea da zopak, gisatuak eta saltsak prestatzeko.
  • Gure proposamena: tallarinak osagai hauez egindako saltsarekin: tipula, esnegaina, gurina, esnea, gatza eta piperbeltz zuria. Italian inspiratutako osagai-konbinazio harmonikoa. Pastak dituen karbohidratoen eta gainerako osagaien zaporearen osagarri dira tipularen propietateak.

Tipula gozoa edo zuria

Cebolla dulce o blanca de Mercadona

  • Gordinik nahiz kozinatuta jan daiteke. Hain zuzen, pertsona askok gustukoen duten tipula-mota da, ez baitu hain zapore bizia.
  • Ezin hobea da tipula-eraztunak, tipula arraspatua, barazki erreak, entsaladak… egiteko.
  • Gure proposamena: berenjena, piper gorri, tomate, tipula gozo, olio, gatz eta gustuko espeziekin egindako eskalibada. Mediterraneoko errezeta tipikoa da, kaloria gutxikoa, ezin hobea dieta begetariano eta beganoetarako. Berenjenak, piper gorriak eta tomateak bitamina asko dute, eta zuntz eta mineral ugari; beraz, tipularekin konbinatzea oso osasungarria da.

Tipula gorria edo morea

Cebolla roja o morada de Mercadona

  • Motarik minena da gordinik.
  • Kolore bizia duenez, gordinik jan ohi da, platerei kolore-ukitu bat emanez, baina, apur bat gozatu nahi badugu, kozinatu ere egin daiteke.
  • Hainbat errezetatarako balio du: guakamolea, ozpinetakoak, entsaladak, sandwichak, ozpin-olioak, hanburgesak…
  • Gure proposamena: ukitu gozoagoa lortzeko, pastel bat egin dezakezu kalabazina, berenjena, tomatea eta tipula gorri edo morea erabiliz. Oso zapore gozoko tarta gazi bitxia, kaloria gutxikoa, tipularen propietateez beste diuretiko natural batzuenak ere badituena (tomate eta kalabazinarenak, esaterako), berenjenaren nutrizio-aberastasunarekin batera.

Tipulatxa

Chalota de Mercadona

  • Batez ere, arrain eta okelen hornigaietarako erabiltzen da, edo ongailu gisa.
  • Labean egin ohi da, erreta edo karamelizatuta.
  • Gure proposamena: arkume-besoa bere saldan, patataz eta tipulatxaz lagundua. Benetako gozamena. Arkumearen saldarekin labean erretako pataten eta tipulatxen hornigaia hobezina da, osagarri bikaina haragiarentzat.

Tipula samurra

Cebolla tierna de Mercadona

  • Denetan freskoena da, eta ur gehien duena. Gainera, leunagoa da eta zaporea ez da hain bizia.
  • Jende gehienak gordinik jaten du entsaladan, baina kozinatzeko ere erabiltzen da, produktu freskoa delako eta ez hain bizia.
  • Gure proposamena: hegaluze, tipula samur, laranja eta tomatearen entsalada bat, laranjazko ozpin-olioarekin ondua. Errezetaarina eta freskagarria, zapore bikainekoa. Konbinazio interesgarria osatzen dute hegaluzearen proteinek, gantz osasungarriek (Omega 3), bitaminek eta mineralek tipularen propietate diuretiko eta digestio-lagungarriekin eta laranjaren ukitu garratz eta C bitaminatan aberatsarekin.

Tipula-mota horiek aurkituko dituzu gure dendetan, baina, horretaz gain, beste tipula-formatu interesgarri batzuk ere saltzen ditugu, zure menuak prestatzeko orduan erraztasun gehiago izan dezazun eta errezeta moldagarriagoak izan ditzazun aukeran:

  • Tipula zatitu ultraizoztua. Oso goxoa da, eta tipula freskoa bezain ona. Produktu honekin denbora asko aurreztuko duzu sukaldean.
  • Tipula frijitua. Ongailu ezin hobea platerak errematatzeko eta inoiz huts egiten ez duen ukitu kurruskaria emateko.
  • Tipula karamelizatua. Zure prestakinetan gozotasun gehixeago nahi baduzu, ezin duzu produktu hau probatu gabe utzi.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen al dituzu gure Edari begetalak? Ongizate-iturria dira, azukre gutxi dute eta era guztietako dietetarako egokiak dira: oloa, hurra, soja kaltzioduna, zero soja, soja eta banilla, arroza, almendrak…

Osatu zure gosariak Zerealik osasungarrienekin, elikadura orekatua izateko.