Janari lasterreko produktuen proposamenak eguneroko errutinara itzultzeko.

Eguneroko errutinara itzultzeko janari lasterrak

2022ko irailaren 12a

Zer moduz daramazu opor osteko errutinarako itzulera? Ohitura zaharrak pixkanaka berreskuratzen, eta lan- eta ikasketa-betebeharretan bete-betean sartzen, ezta? Bada, hartu lasai eta saihestu estresa.

Janaria prestatzeko astirik ez baduzu, ideia batzuk proposatuko dizkizugu hemen: lanera eraman ditzakezun eta ia prestakuntzarik behar ez duten janari lasterrak. Hala, hobeto antolatu ahal izango duzu egunerokoa, estutasunik gabe, eta jakin ahal izango duzu zer erosi saski orekatua osatzeko. Hozkailutik atera, berotu eta kito!

Lanera eramateko janari lasterrak

Aprobetxatu produktu hauen erraztasuna eta moldagarritasuna asteko menu orekatua antolatzeko. Ikusten duzunez, aukera zabala dago, egun bakoitzeko plater osotu bat:

Gazpatxoa 330 ml + Kalabaza- eta azenario-krema

Crema de calabaza y zanahoria y Gazpacho de Mercadona

  • Gazpatxoa gure gastronomiaren altxor bat da, bitaminatan eta behar-beharrezkoak ditugun beste mantenugai batzuetan aberatsa. Ezin hobea da sarrera gisa. Hotza hartzen da. Barazki fresko onenekin egina dago, errezeta tradizionalari jarraituz. Gainera, edozein tokitara eramateko moduko tamaina du. Astindu besterik ez duzu egin behar zerbitzatu aurretik, eta edateko prest daukazu. Ezin errazago! Ikusi edari arin eta freskagarri honi buruzko gauza gehiago.
  • Kalabaza- eta azenario-krema hotz edo bero har dezakezu, zuk nahi bezala. Bi osagai horien nahasketa, kaloria gutxikoa eta bitamina, mineral eta zuntz ugarikoa izateaz gain, arina eta oso osasungarria da. Plater aproposa zure dietan barazkiak goxoki sartzeko.

Burgerra gaztarekin (Jateko Prest)

Burger con queso de Mercadona

  • Janari lasterretan klasikoena hanburgesa gaztaduna da. Egin geldialdi bat lanean, eta jan gutizia bat: gozatu etxean egindakoen moduko hanburgesa batekin, kalitateko ogiarekin eta gazta-xerra batzuekin Inoiz ez du huts egiten!

Lasagna Boloniako erara

Lasaña boloñesa de Meradona

Gustatzen zaizu italiar janaria? Seguru baietz. Gozatu nazioartean hain ezaguna den plater honekin eta pasta jatearen onura guztiekin. Saltsa modu tradizionalean egina dago, kalitate goreneko haragiarekin. Beste mota bateko lasagnak eta kaneloiak nahiago badituzu, aukeratu gehien gustatzen zaizuna. Nahikoa da 3-4 minutu mikrouhin-labean berotzea eta zerbitzatzea.

Oilasko-laurdena patatekin (Jateko Prest)

Un cuarto de pollo con patatas de Mercadona

Faltan egon ezin den beste plater tipiko bat. Oilasko-haragi zuriak koipe eta kaloria gutxi du, eta gure organismoarentzat beharrezkoak diren proteinak, mantenugaiak eta bitaminak ematen dizkigu. Gainera, pataten karbohidratoak energia-iturri bikaina dira. Beraz, konbinazioa ezin hobea da asteburuari sasoi betean ekiteko.

Entsaladilla errusiarra (Jateko Prest)

Ensaladilla rusa de Mercadona

Mundu guztiari gustatzen zaion plater nagusi fresko bat, barazki freskoekin egina. Gure gastronomiako klasiko ukaezin bat. Ez dago ezer egin beharrik; ireki eta jateko prest dago. Entsaladilla errusiarraz gain, etxean eginda bezalako zaporeko beste entsaladilla batzuk ere badituzu. Probatu itzazu!

Begiratu zein dendatan daukagun Jateko Prest atala.

Beste gomendio batzuk

Lantokira eramateko janari laster asko ditu Mercadonak zuretzat. Adibidez, oilasko-bolak edo haragi-bolak saltsan gustuko badituzu, orain zapore hobearekin eta etxeko itxura handiagoko saltsarekin dituzu eskura.

Probatu dituzu gure patata-tortillak? Nahiz patata-tortilla klasikoa nahiz tipuladuna nahiago izan, ez duzu ontzia ireki, berotu eta zerbitzatu besterik egin behar.

Pikantea gustatzen bazaizu, lagundu arrozarekin gure Haragi Chiliari, eta plater nagusi perfektua eta zaporez betea izango duzu.

Jateko Prest ataleko janari gehiago.