Probatu ideia hauek gure Haragi Chiliari egin dizkiogun kalitate-hobekuntzekin, topera gozatzeko.

Gure Haragi Chilia hobetu dugu, topera goza dezazun haren ukitu pikante exotikoarekin

2022ko ekainaren 09a

Probatu duzu gure Haragi Chilia? "Tex-Mex" errezeta gozo hau behikiarekin, babarrunekin eta tomate, tipula, piper eta azenarioarekin egindako saltsa batekin egiten da. Ukitu pikante exotikoa du, ez gehiegi, baina, ahosabaian sentsazio hori izatea gustuko baduzu, izugarri gustatuko zaizu.

Bestalde, zuntz-iturri bikaina da, eta proteina asko du. Gainera, duela gutxi kalitatea hobetu diogunez, ez duzu ez probatzeko aitzakiarik.

Zertan hobetu dugu gure Haragi Chili kalitatea?

Honako hobekuntza hauek egin dizkiogu produktuari, izugarri goza dezazun:

  • Zapore hobea.
  • Testura ez hain likido eta urtsua.

Prestatu eta jan, ezin errazago!

  • Gure Haragi Chilia oso erraz prestatzen eta jaten da.
  • 420 g latako.

Nola prestatu gure Haragi Chilia?

  • Mikrouhin-labean: lataren edukia mikrouhin-laberako egokia den ontzi batean hustu, eta berotu bi minutuz; kontu handiz nahastu, eta berriro berotu 2 minutuz, beroa modu homogeneoan banatu dadin.
  • Kazolan: hustu lataren edukia, eta berotu tenperatura ertainean 5-6 minutuan eraginez.

Nola gorde

  • Leku lehor eta freskoan gorde. Behin irekita, gorde hozkailuan, eta hiru egunean jan.

Kontsumo-iradokizunak

Haragi Chilia gehiago erlazionatzen den arren dip gisako errezetekin, modu askotan zerbitzatu daiteke, guztiak oso goxoak. Arrozarekin, takotan, entsaladan... Nola nahiago duzu?

  • Natxoekin jateko dip gisa. Jateko modu klasikoa da hau. Inoiz probatu ez baduzu, sekulako esperientzia galtzen ari zara.

Es la manera clásica de tomarlo. Si no lo has probado nunca, te estás perdiendo toda una experiencia.

  • Arrozarekin nahasten baduzu, konbinaziorik onenetako bat eta lehen mailako platera duzu.

Tienes una de las mejores combinaciones que puedes degustar y un plato fuerte de primera división.

  • Nahiago duzu gari-talotxoekin tako gisara? Aukera bikaina! Entsalada gehitu diezaiokezu, otordua biribiltzeko.

Puedes añadirle una ensalada para redondear una comida perfecta.

Beste gomendio batzuk

Prestatu Haragi Chilizko tako gozoak, gure Gari-talotxo txikiekin.